96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

6/2026 FORU LEGEA, maiatzaren 8koa, 2026ko aurrekontuan Nafarroako Gobernuaren zenbait departamentutan kreditu bereziak eta kreditu-gehikuntzak ematekoa, zeinak bideratuko baitira 2025eko inbertsio-programara.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2026KO AURREKONTUAN NAFARROAKO GOBERNUAREN ZENBAIT DEPARTAMENTUTAN KREDITU BEREZIAK ETA KREDITU-GEHIKUNTZAK EMATEKOA, ZEINAK BIDERATUKO BAITIRA 2025EKO INBERTSIO-PROGRAMARA.

ATARIKOA

Nafarroako Gobernuak kreditu berezien eta kreditu-gehikuntzen proposamen bat bidali du, 2025eko Inbertsio Programarekin lotutako 2026ko zenbait gasturi erantzuteko, ez baitago kreditu nahikorik dagokien aurrekontu-partidan edo esleitutako zenbatekoa ez baita nahikoa; hori guztia datorren ekitaldira arte atzeratu ezinezkoak diren zenbait konpromiso betetze aldera.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak lehen paragrafoan ezartzen du ezen "hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat egin behar bada aurrekontu indardunaren kargura eta aurrekontuan krediturik ez badago edo ez bada nahikoa edo kontsignatutakoa ezin bada handitu foru-lege honetan jasotako xedapenen arabera, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak foru-lege proiektu bat bidaliko du Nafarroako Parlamentura kreditu berezi bat eman dezan lehenbiziko kasuan, edo kreditu gehikuntza bat, bigarrenean".

Era berean, bigarren paragrafoan ezartzen da ezen honela finantzatzen ahalko direla kreditu-gehikuntza eta kreditu berezia: "edozein gastu programatako beste kreditu erabilgarri batzuk izan daitezke, are Parlamentuak zuzenketen edo foru-lege honetako xedapenen ondorioz berariaz onetsitako kredituetakoak, edo bestela, ekitaldi ekonomiko bereko diru-sarrera handiagoen kargura (diru-sarrera horiek errealak edo aurreikusitakoak direla ere), jatorrian dagoen gastua egiteari lotutako diruzaintzako gerakinaren aplikazioaren kargura edo gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura, positiboa denean".

1. artikulua. 10.936.646,00 euroko kreditu berezia ematea honako partida hauei:

AURREKONTU-PARTIDA

ZENBATEKOA

220003-22200-6010-453316 PRIN25 Tuneletako instalazioak berritzea

565.741,00

320000-32100-6020-261204 PRIN25 Eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak gauzatzea eta etxebizitzak erosteko eskaintzea

500.000,00

541004-52700-6020-312803 PRIN25 Obrak osasun mentaleko zentroetan

225.105,00

710005-71300-6020-412202 PRIN25 Nekazaritzako elikagaien laborategiko instalazioak egokitzea

250.000,00

720004-72200-7400-412102 PRIN25 Kapital-transferentzia INTIAri zentro logistikoaren proiekturako

240.000,00

740008-74800-6020-456703 PRIN25 IZIZEko basozainen eraikina

160.000,00

920005-93100-6020-231000 PRIN25 Zentro berekietako obrak

1.600.000,00

A20003-A2300-6020-333103 PRIN25 Nafarroako Museoko obrak

66.550,00

A50000-A5000-6029-336112 PRIN25 Larrabideko teknifikazio-zentroan atletismo-modulua eraikitzea, II. fasea

800.000,00

A50000-A5000-6029-336113 PRIN25 Larrabide estadioko eta Gelbentzuko aretoak eraikitzea eta egokitzea

100.000,00

A50000-A5000-7455-336102 PRIN25 Transferentzia NUPeko errugbi-zelairako

1.000.000,00

A30000-A3000-6094-432102 PRIN25 Informazio-sistemak eta proiektu digitalak

250.000,00

B30000-B3000-6020-334102 PRIN25 Energia-efizientzia eta irisgarritasuna

50.000,00

B20001-B2200-6019-232503 PRIN25 Memoria-lekuak

45.000,00

B20001-B2200-6019-232504 PRIN25 Memoriaren basoa sortzea

10.000,00

B20001-B2200-6054-232500 PRIN25 Rozalejo jauregia. Ikus-entzunezko ekipamendua

30.000,00

F20001-F2300-6031-112103 PRIN25 Instalazioak eraikin judizialetan

40.000,00

F42000-F4200-6094-921403 PRIN25 Enkargua TRACASA Instrumental enpresari. Informazio-sistemak

52.000,00

F40002-F4600-6040-921802 PRIN25 Pertsonen garraiorako ibilgailuak

165.000,00

F41000-F4100-6020-132103 PRIN25 Herritarren arretarako bulegoetako eta Foruzaingoaren bulegoetako obrak

227.000,00

F41000-F4100-6040-132202 PRIN25 Trafikoa. Ibilgailuak

1.435.500,00

F41000-F4100-6060-132103 PRIN25 Informazioa prozesatzeko ekipoak. Mugikortasun-proiektua

362.750,00

F41000-F4100-6094-132103 PRIN25 Enkargua TRACASA Instrumental enpresari. Informazio-sistema

250.000,00

F43000-F4300-6020-134204 PRIN25 Obrak suhiltzaile-etxeetan

12.000,00

G10001-G1100-6000-322300 PRIN25 NUPen Tuterako campuserako lurzati bat desjabetzea

1.000.000,00

G20001-G2100-6057-467300 PRIN25 Polo Iris biologia sintetikoko laborategirako ekipoak enkargatzea NASERTIC enpresari

1.000.000,00

G20001-G2100-6060-467300 PRIN25 Polo Iris-en azpiegitura konputazionala enkargatzea NASERTIC enpresari

500.000,00

Kreditu berezi hori aurrekontu-partida honen kargura finantzatuko da:

AURREKONTU-PARTIDA

ZENBATEKOA

113002-12000-8700-000002 Gastu orokorren diruzaintza-gerakina

10.936.646,00

2. artikulua. 10.339.400,00 euroko kreditu-gehikuntza ematea honako partida hauei:

AURREKONTU-PARTIDA

ZENBATEKOA

320000-32100-7400-261400 PRIN25 Transferentzia NASUVINSAri. Alokairuko etxebizitzak sustatzea eta eraikitzea

9.500.000,00

543000-52200-6020-312815 PRIN25 Ospitale Unibertsitarioa antolatzeko eta birmoldatzeko lanak

627.400,00

G10001-G1100-7455-322303 PRIN25 Kapital-transferentzia NUPi: Tuterako campusa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduaren eraikina

212.000,00

Kreditu-gehikuntza hori aurrekontu-partida honen kargura finantzatuko da:

AURREKONTU-PARTIDA

ZENBATEKOA

113002-12000-8700-000002 Gastu orokorren diruzaintza-gerakina

10.339.400,00

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru-lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 8an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2606866