Iragarkia
95. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 18a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
235/2026 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, udal musika eskolentzako dirulaguntzen 2026ko deialdia onesten duena. DDBN kodea: 902936.
Abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren bidez, musika eta dantza eskolen sorrera eta funtzionamendua Nafarroako Foru Komunitatean arautzeko oinarrizko arauak ezarri ziren.
Hezkuntza Departamentuak badu aurrekontuko partida bat udal titulartasuna duten musika eskolak finantzatzen laguntzeko.
LOGSEk jasotako goi mailako musika ikasketak ezartzeko modua arautu eta "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioa sortu zuen martxoaren 27ko 7/2002 Foru Legeak hirugarren xedapen gehigarrian adierazten du Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren bitartez, musika eskoletan berariazko sistema bat ezarriko duela laguntzeko musika ikasketa arautuak egiteko probak prestatzeko programak ezartzen, eta ezarpen-maila txikiko orkestra espezialitateei laguntzeko politikak sustatuko dituela.
Ebazpen honen helburua da dirulaguntzak emateko arauak ezartzen dituen deialdi bat onestea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako udal musika eskolentzako dirulaguntzen deialdia onestea, ebazpen honen I. eranskin gisa atxiki diren oinarri arautzaileekin bat.
2. Gehienez 3.400.000,00 euroko gastua baimentzea, 2026ko aurrekontuko "Musika eskolentzako dirulaguntza" izeneko 420001-42400-4609-322502 partidaren kargura.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera, Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honen eta eranskinen kontra administrazio publiko interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko apirilaren 29an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–NAFARROAKO UDAL MUSIKA ESKOLENTZAKO DIRULAGUNTZEN 2026KO DEIALDIAREN OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da toki administrazioen eta horiei loturik edo horien mende dauden entitateen titulartasuneko musika eskolentzako dirulaguntzak emateko modua arautzea, 2026. urtean, eskola horien mantentze-lanetarako eta funtzionamendurako.
2.–Onuradunak.
Deialdi honetan arauturiko dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte Nafarroan kokatutako musika eskolen titularrak diren toki administrazioek edo haiei loturik edo haien mende dauden entitateek, baldin eta eskola horiek 2025eko abenduaren 31n Hezkuntza Departamentuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribaturik badaude eta 2025-2026 ikasturte osoan, hasten denetik bukatu arte, jardunean irauten badute.
3.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.
Deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzak 2026ko aurrekontuko "Musika eskolentzako dirulaguntzak" izeneko 420001-42400-4609-322502 partidaren kargura emanen dira. Gehienez ere 3.400.000,00 euro banatuko dira.
4.–Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.
4.1. Onuradun izan daitezkeenek ebazpen honen II. eranskineko ereduaren araberako eskabide-orria aurkeztu beharko dute, departamentu honetako Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera zuzendua, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 15 egun balioduneko epean, toki hauetako batean: Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko bulegoetan (2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 7koa), Hezkuntza Departamentuarenean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren tokietako batean edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoari buruzko ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak sortu eta arautzen duen erregistro elektronikoa erabiliz. Eskabide-orria aurkeztuz gero Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako tokietako batean, onuradunak, aurkezpenaren egun berean, dokumentazioa igorri duela iragarri beharko du, ensearti@navarra.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, igorpenaren gordailu eguna frogatzen duen agiriaren kopia erantsita.
4.2. Legezko ordezkariak aurkeztu beharko du eskabide-orria, musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak erabaki bidez horretarako ahalordea emanda. Eskabide-orriarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:
–Musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunaren erabakia, eskabide-orria aurkezten duen legezko ordezkariari ahalordea ematen diona.
–Entitatearen estatutuak, udal bati lotutako edo haren mendeko entitateak direnean. Aurreko urteko deialdian aurkeztutako datuetan aldaketaren bat izan bada soilik aurkeztu beharko da dokumentazio hori.
4.3. Deialdiko 4.2 atalean adierazitakoez gain, musika eskolek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabide-orriarekin batera:
4.3.1. Eskolak berak luzatutako ziurtagiria, 2024-2025 ikasturtean matrikulatuta egon ziren eta gero 2025-2026 ikasturtean musika ikasketa arautuetara sartu diren ikasleen zerrenda erakutsiko duena (ikasleen izen-deiturekin eta zer programatan egon ziren matrikulatuta adierazita), halakorik bada.
4.3.2. Musika ikasketa arautuak, profesionalak edo goi mailakoak ematen dituzten Espainiako ikastetxeek egindako ziurtagiriak, ikasle horiek 2025-2026 ikasturtean irakaskuntza horietako kurtso osoak egiteko matrikulaturik daudela azaltzen dutenak.
4.3.3. Musika eskolako ikasleak erroldatuta dauden lekua (X. eranskina).
4.3.4. Kasua bada, eranskin honen 6.3 oinarrian aipatzen diren hitzarmenak.
4.3.5. Musika eskolaren diru-sarreren eta gastuen 2025eko aurrekontu burutua edo gauzatua, musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak onetsia. Aurrekontu horretan zehaztuko dira, gutxienez, udalak edo horri loturik edo horren mende dauden entitateek jarritako diru-sarrerak, Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntzaren bidezkoak, beste administrazio publiko batzuenak eta partikularrenak. Gastuen aurrekontu burutuan gutxienez hauek zehaztuko dira: irakasleen gastuak eta horien karga sozialak, irakasleak ez diren gainerako langileen datu berberak, ekipamendu gastuak eta urtean benetan egindako berritzeenak, eta musika eskolaren funtzionamendu eta zainketa gastuak (III. eranskina). Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, diru-sarreren aurrekontuaren zenbatekoa ezin izanen da gastuena baino handiagoa izan. Aurreko deialdian ziurtagiri gisa aurkeztu bazen Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalean, agiri hau ez da aurkeztu beharko.
4.3.6. Eskolaren diru-sarreren eta gastuen 2026ko hasierako aurrekontua, eskolaren titularra den entitateak onetsia, gutxienez ere aurreko paragrafoan aipaturikoak zehaztuko dituena (IV. eranskina). Hori izan ezean, 2025eko aurrekontu burutua hartuko da kontuan.
4.3.7. Eskolaren titularra den entitateak onetsitako tarifa edo prezio publikoak, 2025-2026 ikasturtean ikasleei kobratzen zaizkienak.
4.3.8. Dirulaguntzaren zenbatekoa finkatzeko erabiliko diren datuen laburpena (V. eranskina). Datu horiek bat etorri beharko dute Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera bidalitako Ikastetxea Antolatzeko Dokumentuan agertzen direnekin.
4.3.9. Onuradunak azpikontratatzen badu diruz lagundutako jarduera, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoa betetzen dela dioen adierazpena.
4.4. Dirulaguntza eskabide-orria osorik betetzen ez bada edo eskaera baloratzeko garrantzitsuak diren alderdiak behar bezala frogatzen ez badira, akatsa zuzen dezala eskatuko zaio entitate titularrari. Horretarako hamar egun balioduneko epea emanen zaio gehienez ere, jakinarazpen egunaren biharamunetik hasita. Zuzenketa hori departamentu honetako Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera bidaliko da, eranskin honen 4.1 oinarrian ezarritako bitartekoen bidez. Eskaturiko zuzenketak egiten ez badira, musika eskolaren titularrak dirulaguntza lortzeko izan dezakeen eskubidea galduko du, eta eskaera artxibatutzat joko da.
5.–Dirulaguntzaren zenbatekoaren mugak.
Musika eskola bakoitzak guztira jaso dezakeen gehieneko dirulaguntzak muga hauek izanen ditu:
5.1. Musika eskola bakoitzari eman beharreko diru kopurua ezin da izan 2025. urtean eskolaren titularra den entitateak, ekitaldi horretako aurrekontu burutuan agertzen denaren arabera, egiten duen diru ekarpena baino handiagoa. Musika eskolaren batek Hezkuntza Departamentuaren funtzionamendurako baimena 2025-2026 ikasturtearen hasieratik lortu badu, ez zaio paragrafo honetako gehieneko muga aplikatuko dirulaguntza kalkulatzerakoan.
5.2. Musika eskola bakoitzari guztira eman beharreko diru kopuru hori, gainera, ezin da izan musika eskolak 2026ko gastuetarako duen hasierako aurrekontuaren %33 baino handiagoa.
6.–Dirulaguntzaren zenbatekoa ezartzeko prozedura.
6.1. Eskaera egiten duten musika eskolek gehienez 6.000 euro jasoko dute 2024-2025 ikasturtean eskolan matrikulatu eta 2025-2026 ikasturtean musika ikasketa arautu profesionalak edo goi mailakoak ematen dituen Espainiako ikastetxe batean sartzen den ikasle bakoitzeko.
Aurreko paragrafoko dirulaguntza, guztira, 600.000 eurotik gorakoa bada, gehieneko diru kopuru hori atal honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleen artean proportzionalki banatuko da.
Tuterako "Fernando Remacha" musika eskola atal honetatik aparte uzten da; izan ere, Tuterako Udalak berariazko hitzarmen bat dauka Hezkuntza Departamentuarekin sinatua musikako ikasketa profesionalak egoki finantzatzeko.
6.2. Musika eskola eskatzaileek 2.000 euro ere jasoko dituzte, gehienez ere, eranskin honetako 6.4.E oinarrian adierazitako espezialitateetako eskolak hartzen dituen ikasle bakoitzeko, baldin eta espezialitate horietako bat edo batzuk Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatu badituzte 2021., 2022., 2023, 2024.. eta 2025. urte naturaletan, eta ikaslerik badute espezialitate horietako batean matrikulatuta.
Aurreko paragrafoko dirulaguntza, guztira, 100.000 eurotik gorakoa bada, gehieneko diru kopuru hori atal honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleen artean proportzionalki banatuko da.
6.3. Musika eskola eskatzailearen titularra 2.000 biztanletik behera dituen toki entitate bat bada, 60 euro jasoko ditu, gehienez ere, matrikulatutako ikasle bakoitzeko.
Musika eskola eskatzailearen titulartasuna toki entitate baten baino gehiagoren esku badago, 60 euro jasoko ditu, gehienez ere, 2.000 biztanletik behera dituen udalerri edo kontzeju batean erroldaturik dagoen ikasle bakoitzeko.
Musika eskola eskatzaileek hitzarmen bat badute 2.000 biztanletik behera dituen udalerri edo kontzeju batean erroldaturik dauden ikasleen matrikulazioaren alde egiteko, 60 euro jasoko dituzte, gehienez ere, hitzarmenaren pean dagoen udalerri edo kontzeju batean erroldaturik dagoen ikasle bakoitzeko.
Aurreko paragrafoetako dirulaguntza, guztira, 100.000 eurotik gorakoa bada, gehieneko diru kopuru hori atal honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleen artean proportzionalki banatuko da.
6.4. Musika eskola bakoitzari puntuazioa emanen zaio matrikulatutako ikasleen arabera. Bost atal baloratuko dira, haztapen indize hauei jarraikiz:
A.–Puntu bat, LOEren 45.2 artikuluan jasotako ikasketa arautugabeetako hastapen mailako ikasle bakoitzeko, hau da, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 2. apartatuak aipatzen dituen lau eta zazpi urte bitarteko ikasle bakoitzeko.
B.–1/3 puntu, LOEren 45.2 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako musika tresnaren eskolak, eta ez bestelakorik, hartzen dituen ikasle bakoitzeko, zortzi urte edo gehiago badituzte eta abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1.a artikuluan sartuta badaude.
C.–1/3 puntu, LOEren 45.2 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako irakasgai osagarrien eskolak hartzen dituen ikasle bakoitzeko, zortzi urte edo gehiago badituzte eta abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1.b artikuluan sartuta badaude edo eskolako kantu eta instrumentu taldeetan parte hartzen badute, foru dekretu beraren 9.1.c artikuluak dioenarekin bat.
D.–2,5 puntu, LOEren 45.2 artikuluan ezarritako ikasketa arautugabeetako instrumentu edo kantuko ikasle bakoitzeko (Hezkuntza Departamentuak baimendutako instrumentu espezialitateetan betiere), ikasleek zortzi urte edo gehiago badituzte, eta aldi berean irakasgai osagarrien eskolak hartzen badituzte edo ahots eta instrumentu taldeen jardueretan parte hartzen badute, 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1.b eta 9.1.c artikuluetan ezarrita dagoen moduan. Kasu honetan kontuan hartuko da instrumentu-praktikako ikasleen eta irakasgai osagarrietakoen edo instrumentu eta/edo kantu taldeetakoen arteko gutxienekoa.
E.–Gainera, beste 2,5 puntu emanen dira harpa, klabe, kontrabaxu, fagot, moko-txirula, oboe, tronpa, tuba-bonbardino, txistu, biola, biolin eta biolontxelo espezialitateetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko, betiere ikastetxeak aurreko paragrafoan azaldutako baldintza betetzen badu modu orokorrean.
Atal honetan azaltzen den ikasleen adinaren baldintzaren ondorioetarako, aipatzen den adina 2025. urtean bete beharrekoa da.
A, B, C, D eta E ataletako puntuak batuta ateratzen dena izanen da musika eskola bakoitzaren puntuazioa.
Eskola eskatzaileei atal honetan banatu beharreko diru kopurua kalkulatzeko, eranskin honen 3. atalean zehaztutako zenbatekoari 6.1, 6.2 eta 6.3 ataletako behin-behineko zenbateko osoa kenduko zaio.
Puntu bati dagokion balioa kalkulatzeko, zatiketa hau eginen da: aurreko paragrafoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa zati eskolen multzoari esleitutako puntu guztien batura.
Eskola bakoitzari esleitutako puntuazioa eta puntu bati dagokion balioa kontuan hartuta, eskola bakoitzerako zenbatekoa kalkulatuko da.
Aurreko paragrafoan musika eskola bakoitzarentzat kalkulatutako diru kopurua eta 6.1, 6.2 eta 6.3 atalen arabera eskola horrentzat kalkulatutako diru kopurua gehituta, baturak ezin izanen ditu gainditu eranskin honen 5. oinarrian ezarritako mugak.
Zenbateko horrek eranskin honetako 5. oinarrian ezarritako mugetakoren bat gaindituz gero, muga horretatik gorako zenbatekoa kenduko zaio zenbateko horri.
6.5. Eskola eskatzaile guztien 6.1, 6.2, 6.3 eta 6.4 ataletako zenbatekoen batura eranskin honen 3. atalean adierazitako zenbatekoaren azpitik badago, soberakina banatuko da eranskin honetako 5. oinarrian ezarritako mugak gainditu gabeko dirulaguntzak jaso dituzten musika eskolen artean.
Horretarako, 6.4 atalean ezarritako prozedura erabiliko da, kontuan izanik aurreko paragrafoa aplikatu ondoren geratzen den dirua dela banatu beharrekoa.
Eskola bakoitzarentzat 6.1, 6.2, 6.3, 6.4 eta 6.5 atalak baturik kalkulatzen den behin-behineko zenbatekoak ezin izanen ditu gainditu eranskin honetako 5. oinarrian ezarritako gehieneko mugak.
6.6. Aurreko atalean azaldutako banaketa prozesua behin eta berriz egiten ahalko da, harik eta dirulaguntzarako kalkulatutako guztizko zenbatekoa, hau da, 6.1, 6.2, 6.3, 6.4 eta 6.5 ataletan (eta 6.6 atalean, ondoren) kalkulatutako behin-behineko guztizkoen batura, 3. atalean erabilgarri dagoen zenbatekora hurbildu arte.
6.7. Musika eskola bakoitzak hartu beharreko behin-behineko zenbatekoa 6.1, 6.2, 6.3, 6.4, 6.5 eta 6.6 ataletan kalkulaturiko behin-behineko zenbatekoen batura izanen da.
7.–Ikasleen datuak.
Musika eskola bakoitzean baimenduriko instrumentuetan, irakasgai osagarrietan eta hastapen mailan dauden ikasleen kopurua, dirulaguntzaren kalkulua egiterakoan kontuan hartuko dena, ebazpen hau sinatzen den egunean departamentu honetako Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskura dagoena izanen da.
Dirulaguntzaren xedeko instrumentuen irakaskuntzari dagokionez, ebazpen hau sinatzen den egunean Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribaturik daudenak kontuan hartuko dira, betiere erregistro horretan sartzeko eskaera aurtengo urtarrilaren 1a baino lehen egin baldin bada.
8.–Dirulaguntzaren behin-behineko banaketa.
Dirulaguntza kalkulatu ondoren, eta ekainaren 20a baino lehen, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak behin-behineko banaketaren proposamena, entitate titular bakoitzari esleitutako guztirako diru kopurua adierazita, argitaratuko du www.nafarroa.eus orriko zerbitzuen katalogoaren barrenean dagokion fitxan.
Interesdunek behin-behineko proposamen horren kontrako erreklamazio edo alegazioak aurkezten ahalko dituzte hamar egun balioduneko epean, behin-behineko ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Erreklamazio edo alegazio horiek departamentu honetako Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera bidaliko da, eranskin honen 4.1 oinarrian ezarritako bitartekoen bidez. Epe horretan, espedientea interesdunen eskura izanen da Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalean, beren dirulaguntza kalkulatzeko erabili diren datu zehatzak kontsulta ditzaten, nahi izanez gero.
Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalari zuzenduko zaizkio. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta, bidezkoa bada, haiek erantzun ondoren, deialdi honetako dirulaguntzak emateko behin betiko ebazpena emanen da.
9.–Dirulaguntzak ematea.
Eskabide-orriak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabeteko epean deialdiaren gaineko ebazpena emanen du Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalaren txostena ikusi eta gero. Deialdi honen behin betiko ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Gehieneko epe hori iragan eta berariaz ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi dela ulertuko da.
Berariazko edo ustezko ezespenari aurka egiteko, administrazio publikoek egintzak aurkaratzearen gainean xedatutakoari jarraituko zaio.
Entitate titularrek dirulaguntza hauek jasotzeko eskubidea galduko dute, baldin eta 4. atalean aipaturiko epean atal horretako agiri guztiak aurkezten ez badituzte edo Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera eramaten ez badituzte eskolako ikasleen matrikulako datuak.
10.–Dirulaguntzaren ordainketa eta gastuen justifikazioa.
10.1. Dirulaguntza, oro har, zenbateko bereko bi ordainketatan pagatuko da, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bitartez.
10.2. Lehen ordainketa, urteko lehendabiziko seihilekoari dagokiona, pagatuko da onuradunak musika eskolaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu partziala aurkeztu ondoren, hain zuzen, 2026ko ekainaren 15era arte burutu edo gauzatu dena. Aurrekontu hori deialdi honen VI. eranskinean biltzen den ereduaren eta egituraren arabera prestatu beharko da, eta musika eskolaren entitate titularraren organo eskudunak onetsi behar du. Eranskin hori 2026ko ekainaren 15etik 30era bitartean aurkeztuko da, departamentu honetako Arte Ikasketen eta Hizkuntza Atalari zuzenduta, eranskin honen 4.1 oinarrian ezarritako bideak erabiliz.
Aipatu dokumentazioa ez bada epearen barruan aurkezten, onuradunari dirulaguntzaren %1eko zehapena ezarriko zaio atzeratzen den egun bakoitzerako.
10.3. Bigarren ordainketa, urteko bigarren seihilekoari dagokiona, pagatuko da onuradunak musika eskolaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu partziala aurkeztu ondoren, hain zuzen, 2026ko azaroaren 1era arte burutu edo gauzatu dena. Aurrekontu hori deialdi honen VI. eranskinean biltzen den ereduaren eta egituraren arabera prestatu beharko da, eta musika eskolaren entitate titularraren organo eskudunak onetsi behar du. Eranskin hori 2026ko azaroaren 1etik 15era bitartean aurkeztuko da, departamentu honetako Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalari zuzenduta, eranskin honen 4.1 oinarrian ezarritako bideak erabiliz.
Aipatu dokumentazioa ez bada epearen barruan aurkezten, onuradunari dirulaguntzaren %1eko zehapena ezarriko zaio atzeratzen den egun bakoitzerako. Nolanahi ere, 2026ko abenduaren 10a baino geroago aurkezteak ekarriko du kobratu beharreko dirulaguntzarako eskubidea galtzea.
Musika eskolaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu partzialarekin batera (2026ko azaroaren 1era arte burutu edo gauzatuarekin, zeina musika eskolaren entitate titularraren organo eskudunak onetsia egonen baita), bide berberak erabiliz, dirulaguntzaren publizitatearen deklarazioa aurkeztuko du, VIII. eranskinean ezarritako eredua betez, bai eta musika eskolaren taula pedagogikoa ere, 2026ko azaroaren 1ean eguneratua eta IX. eranskinean ezarritako ereduari jarraikiz.
10.4. Onuradunak justifikatu beharko du jaso den dirulaguntza osoa aplikatu dela, musika eskolaren 2026ko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu burutua edo gauzatua aurkeztuz 2027ko martxoaren 1a baino lehen. Aurrekontu hori deialdi honen III. eranskineko ereduaren eta egituraren arabera prestatu beharko da, eta musika eskolaren entitate titularraren organo eskudunak onetsi behar du. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, diru-sarreren aurrekontuaren zenbatekoa ezin izanen da gastuena baino handiagoa izan.
11.–Betebeharrak.
Entitate onuradunek konpromiso hauek hartuko dituzte:
a) Musika eskolaren publizitate-lan guztietan dirulaguntzaren jatorria adieraztea. Ildo horretan, musika eskolek sustatzen dituzten eta deialdi honetako laguntzak jaso dituzten programetan, argitalpenetan, iragarkietan eta abarretan Nafarroako Gobernuak babestuta daudela adierazi beharko da, horretarako erakunde horren ikurra agerraraziz.
b) Laguntza ematen duen organoaren aurrean jarduera egin dela justifikatzea eta laguntza emateko finkaturiko betebeharrak, baldintzak eta helburua betetzea.
c) Hezkuntza Departamentuak emandako laguntzari buruz egiten dituen egiaztapen lan guztiak onartzea.
d) Dirulaguntza emateko ebazpen proposamena egiten denean, onuradunek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin zorrik ez izatea.
e) Jasotako dirulaguntzaren aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-lanen xede izan daitezkeen bitartean.
f) Emandako laguntzen destinoa bermatzeko egiaztapen lanak erraztea. Horretarako, musika eskolaren jarduerari buruz eskatzen zaizkion datu, agiri eta txostenak aurkeztu beharko ditu.
g) Musika eskolaren ohiko funtzionamenduari kalte egiten ahal dion edozein gorabeheraren berri ematea laguntza eman duen organoari.
h) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan onuradunentzat ezarritako betebehar orokorrak betetzea.
12.–Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 11. artikuluaren edukiak ezarriko du dirulaguntza honen onuradunak diren entitateek bete behar duten gardentasun betebeharra.
VII. eranskina 2026ko ekainaren 15etik 30era bitartean aurkeztuko da, departamentu honetako Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalari zuzenduta, eranskin honen 4.1 oinarrian ezarritako bideak erabiliz.
13.–Bateragarritasuna.
Deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzak bateragarriak dira onuradunek administrazio honetatik, beste administrazio publiko batzuetatik edo Estatuko zein nazioarteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik jasotzen dituzten dirulaguntzekin.
14.–Onuradunek diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.
Onuradunak osorik edo partez azpikontratatzen ahal du diruz lagunduko zaion jarduera. Bai onuradunek bai kontratistek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute.
15.–Laguntzen itzulketa eta arau-hausteen eta zehapenen araubidea.
15.1. Hezkuntza Departamentuak ikertzen ahalko du ea onuradunak aitortutako datuak egiazkoak diren, eta gezurrezkoak badira, ordaindu beharreko dirulaguntza gutxitzen ahalko du, edo, hala badagokio, emandako dirulaguntza itzul dadila eta kasuan kasuko berandutze-interesak eskatu, eta zehapen espedientea irekitzen ahalko du, oso arau-hauste astuna egiteagatik.
Gainera, hitzarmen honen babesean ematen diren dirulaguntzak osorik edo hein batean itzuli beharko dira, haiek pagatu zirenetik itzuli beharra erabakitzen denera arte sortutako berandutze-interesak barne, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako kasuetan, eta deialdi honetan ezarritako betebeharrak bete ezik.
Dirulaguntza ordaintzeko eskaerak berandu aurkezten diren kasuei buruz 10. oinarrian xedatua ukatu gabe, proportzionaltasun irizpideari jarraituko zaio deialdi honetan eta Dirulaguntzei buruzko Foru Legean berean ezarririko eginbeharren balizko ez-betetzeak mailakatzeko eta onuradunak azkenean kobratu beharreko dirua edo, bidezko bada, itzuli beharrekoa, zehazteko.
Aurreko ataletan dirua itzultzeko aurreikusitako kasuren bat atzematen denean hasiko da dirua itzultzeko prozedura, ezarririko prozedurarekin bat eta, bidezko bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.
15.2. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.
16.–Araubide juridikoa.
Deialdi honetan aurreikusita ez dagoen orotan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzak eman, kontrolatu eta kudeatzeko araubidea ezartzen duten arauetan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta bereziki, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari.
II. ERANSKINA.–UDAL MUSIKA ESKOLENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAN ESKAERA EGITEKO EREDUA. 2026. URTEA
Musika eskolaren titularraren datuak:
Toki administrazioa edo hari loturik edo haren mende dagoen entitatea: .................................................
Titularraren IFZa (kobratu ahal izateko): ..................................................................................................
Titularraren helbide osoa: ..................................................................................................................
Telefonoa: ................................................................................... FAXA: .................................................
Posta elektronikoaren helbidea: ..............................................................................................................
Aurkeztu beharreko agiriak:
Musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunaren erabakia, eskaera aurkezten duen legezko ordezkariari ahalordea ematen diona.
Entitatearen estatutuak, udal bati lotutako edo haren mendeko entitateak direnean.
Aurreko deialditik ezer aldatu ez bada, ez aurkeztu.
2025-2026 ikasturtean ikasketa arautuetara igaro diren 2024-2025 ikasturteko ikasleen ziurtagiria (I. eranskinaren 4.3.1 atalaren arabera).
2025-2026 ikasturtean musika ikasketa arautuetan matrikulatutako ikasleen ziurtagiri ofiziala (I. eranskineko 4.3.2 atalaren arabera).
Ikasleak erroldatuta dauden lekua (I. eranskineko 4.3.3 atalaren arabera).
6.3 oinarrian aipatzen diren hitzarmenak (I. eranskineko 4.3.4 atalaren arabera)
2025eko aurrekontu burutua (III. eranskineko ereduaren araberakoa).
Aurreko deialdian ziurtagiri gisa aurkeztu bazen Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalean, ez aurkeztu.
2026eko hasierako aurrekontua (IV. eranskineko ereduaren araberakoa).
2025-2026 ikasturteko tarifa edo prezio publikoak.
Hastapeneko eta instrumentuetako ikasleen datuak (V. eranskineko ereduaren arabera).
Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoa betetzen dela dioen adierazpena (jarduerarako dirulaguntza jasotzen duen onuradunak dirulaguntza honen xede den jarduera erabat edo zati batean azpikontratatuz gero).
.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n
Sin.: .....................................................................................
Eskatzailea: .................................................................................................................................. jn./and.
(Sinatzailearen izen-deiturak ADIERAZI: toki administrazioaren legezko ordezkaria, edo toki administrazio bati lotutako edo haren menpeko entitatearena).
III. ERANSKINA.–2025. URTEKO DIRU-SARREREN ETA GASTUEN AURREKONTU BURUTUA
.....................................................................................................................................................(e)ko musika eskolaren 2025eko diru-sarrera eta gastuen aurrekontu burutua edo gauzatua.
Diru-sarreren aurrekontua:
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | |
–Ikasleen diru-ekarpenak ikasketetarako | |
–Bestelakoak (fotokopien ondoriozko diru-sarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...) | |
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak | |
–Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako | |
–Udaletik eta horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako | |
–Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako | |
V. kapitulua.–Ondare-sarrerak | |
–Kontu korronteetako interesak eta beste | |
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea | |
–Ekipoak, altzariak eta beste saltzea | |
VII. kapitulua.–Kapital transferentziak | |
–Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako | |
–Udaletik eta horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, inbertsioetarako | |
–Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako | |
VIII. eta IX. kapituluak.–Aktibo eta pasibo finantzarioak | |
–Hartutako maileguak, emandako maileguak itzultzea eta beste | |
DIRU-SARRERAK, GUZTIRA: | |
Gastuen aurrekontua:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak | |
–Irakasleak | |
* Ordainsari gordinak | |
* Entitatearen kargurako kostu sozialak | |
–Irakasleak ez diren langileak | |
* Ordainsari gordinak | |
* Entitatearen kargurako kostu sozialak | |
II. kapitulua.–Gastu arruntak | |
–Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak) | |
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak | |
–Ikasleentzako laguntzak eta beste | |
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak | |
–Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea | |
–Hobetzeko obrak | |
VIII. eta IX. kapituluak.–Aktibo eta pasibo finantzarioak | |
–Hartutako maileguak itzultzea, maileguak ematea | |
GASTUAK, GUZTIRA: | |
.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n
Organo eskuduna
(Sinatzailearen izen-deiturak ADIERAZI)
Sin.: ..........................................................................................................
Ikus-onetsia
Alkatea edo entitate titularreko burua
(Sinatzailearen izen-deiturak ADIERAZI)
Sin.: ..........................................................................................................
IV. ERANSKINA.–2026. URTEKO DIRU-SARREREN ETA GASTUEN HASIERAKO AURREKONTUA
...................................................................................................................................................(e)ko musika eskolaren 2026. urteko diru-sarreren eta gastuen hasierako aurrekontua.
Diru-sarreren aurrekontua:
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | |
–Ikasleen diru-ekarpenak ikasketetarako | |
–Bestelakoak (fotokopien ondoriozko diru-sarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...) | |
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak | |
–Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako | |
–Udaletik eta horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako | |
–Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako | |
V. kapitulua.–Ondare-sarrerak | |
–Kontu korronteetako interesak eta beste | |
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea | |
–Ekipoak, altzariak eta beste saltzea | |
VII. kapitulua.–Kapital transferentziak | |
–Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako | |
–Udaletik eta horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, inbertsioetarako | |
–Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako | |
VIII. eta IX. kapituluak.–Aktibo eta pasibo finantzarioak | |
–Hartutako maileguak, emandako maileguak itzultzea eta beste | |
DIRU-SARRERAK, GUZTIRA: | |
Gastuen aurrekontua:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak | |
–Irakasleak | |
* Ordainsari gordinak | |
* Entitatearen kargurako kostu sozialak | |
–Irakasleak ez diren langileak | |
* Ordainsari gordinak | |
* Entitatearen kargurako kostu sozialak | |
II. kapitulua.–Gastu arruntak | |
–Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak) | |
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak | |
–Ikasleentzako laguntzak eta beste | |
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak | |
–Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea | |
–Hobetzeko obrak | |
VIII. eta IX. kapituluak.–Aktibo eta pasibo finantzarioak | |
–Hartutako maileguak itzultzea, maileguak ematea | |
GASTUAK, GUZTIRA: | |
.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n
Organo eskuduna
(Sinatzailearen izen-deiturak ADIERAZI)
Sin.: ..........................................................................................................
Ikus-onetsia
Alkatea edo entitate titularreko burua
(Sinatzailearen izen-deiturak ADIERAZI)
Sin.: ..........................................................................................................
V. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA FINKATZEKO ERABILIKO DIREN DATUEN LABURPENA. DATU HORIEK BAT ETORRI BEHARKO DUTE IKASTETXEA ANTOLATZEKO DOKUMENTUAN AGERTZEN DIRENEKIN. HEMEN BILDUTAKO DATUAK X. ERANSKINEKOEKIN OSATUKO DIRA
6.1 atala kalkulatzeko datuak
Musika eskola honetan 2024-2025 ikasturtean matrikulatutako ikasleen artetik 2025-2026 ikasturtean musika ikasketa arautu profesionalak edo goi mailakoak ematen dituen Espainiako ikastetxe batean matrikulatu direnen kopurua |
6.2 atala kalkulatzeko datuak
I. eranskineko 6.4.E oinarrian aipatutako espezialitateetako batean matrikulatutako ikasleen kopurua (baldin eta espezialitate hori edo horiek inskribatu badituzte, 2021., 2022., 2023., 2024. eta 2025. urte naturaletan, Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan) |
6.4 atala kalkulatzeko datuak
IKASLE KOPURUA | ||
A | Matrikulatu diren 4-7 urteko ikasleen kopurua (2025-12-31n) | |
MATRIKULATU DIREN 8 URTEKO EDO HORTIK GORAKO IKASLEEN KOPURUA (2025-12-31n): | IKASLE KOPURUA | |
B | Instrumentuan soilik matrikulatu direnak | |
C | Irakasgai osagarrietan edo taldekoetan baino matrikulatu ez direnak | |
D | Instrumentuan edo kantuan matrikulatzeaz gain, irakasgai osagarrietan edo taldekoetan ere matrikulatu direnak baimendutako espezialitate guztietan | |
O | Harpa, klabe, kontrabaxu, fagot, moko-txirula, oboe, tronpa, tuba-bonbardino, txistu, biola, biolin eta biolontxelo espezialitateetan matrikulatu direnak, baldin eskolak espezialitate horietarako baimena badu eta ikasleak irakasgai osagarrietan edo taldekoetan ere matrikulatu badira (Ikasle horiek D laukitxoan ere kontatuko dira) | |
................................................(e)n, 2026ko ..............................aren ..........(e)(a)n
Udaleko edo entitate titularreko idazkaria (Sinatzailearen izen-deiturak ADIERAZI) Sin.: ................................................................... | Ikus-onetsia Alkatea edo entitate titularreko burua (Sinatzailearen izen-deiturak ADIERAZI) Sin.: ...................................................................... |
VI. ERANSKINA.–2026. URTEKO DIRU-SARREREN ETA GASTUEN BEHIN-BEHINEKO AURREKONTU BURUTUA
....................................................................................................................................................(e)ko musika eskolaren 2026ko diru-sarrera eta gastuen aurrekontu burutua edo gauzatua.
Diru-sarreren aurrekontua:
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | |
–Ikasleen diru-ekarpenak ikasketetarako | |
–Bestelakoak (fotokopien ondoriozko diru-sarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...) | |
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak | |
–Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako | |
–Udaletik eta horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako | |
–Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako | |
V. kapitulua.–Ondare-sarrerak | |
–Kontu korronteetako interesak eta beste | |
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea | |
–Ekipoak, altzariak eta beste saltzea | |
VII. kapitulua.–Kapital transferentziak | |
–Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako | |
–Udaletik eta horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, inbertsioetarako | |
–Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako | |
VIII. eta IX. kapituluak.–Aktibo eta pasibo finantzarioak | |
–Hartutako maileguak, emandako maileguak itzultzea eta beste | |
DIRU-SARRERAK, GUZTIRA: | |
Gastuen aurrekontua:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak | |
–Irakasleak | |
* Ordainsari gordinak | |
* Entitatearen kargurako kostu sozialak | |
–Irakasleak ez diren langileak | |
* Ordainsari gordinak | |
* Entitatearen kargurako kostu sozialak | |
II. kapitulua.–Gastu arruntak | |
–Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak) | |
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak | |
–Ikasleentzako laguntzak eta beste | |
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak | |
–Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea | |
–Hobetzeko obrak | |
VIII. eta IX. kapituluak.–Aktibo eta pasibo finantzarioak | |
–Hartutako maileguak itzultzea, maileguak ematea | |
GASTUAK, GUZTIRA: | |
.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n
Organo eskuduna
(Sinatzailearen izen-deiturak ADIERAZI)
Sin.: ..........................................................................................................
Ikus-onetsia
Alkatea edo entitate titularreko burua
(Sinatzailearen izen-deiturak ADIERAZI)
Sin.: ..........................................................................................................
VIII. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZAREN PUBLIZITATEAREN ADIERAZPENA
..................................................................................................................................... jaunak/andreak, ............................... NANa duenak, ................................................................................... Udalaren/Patronatuaren/Erakunde Autonomoaren legezko ordezkariak –horretarako ahalordea eman baitio, erabaki bidez, musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak– haren izenean adierazten du ezen aipatu entitateak, udal musika eskolentzako 2026ko dirulaguntzaren onuradun izanik, musika eskolaren publizitate orotan dirulaguntzaren jatorriaren berri eman duela 2026. urtean. Horri dagokionez, aipatu musika eskolak sustatzen dituen programa, argitalpen, iragarki eta abarretan, ohartarazi du haietan Nafarroako Gobernuaren laguntza izan duela, erakunde horren sinbolo grafikoa sartuz horretarako.
.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n
(Musika eskolaren legezko ordezkariaren sinadura eta zigilua)
IX. ERANSKINA
Musika eskolako pedagogiako karguen taula | 2026-2027 ikasturtea | |||
Helbidea: | Posta kodea: | Herria: | ||
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: | |||
IKASKETAK | NANa | IRAKASLEAK | TITULAZIOA |
ESKOLAKO ZUZENDARIA
SINADURA ETA ZIGILUA
X. ERANSKINA
....................................................................................................................................................(e)ko musika eskolako ikasleak erroldatuta dauden lekua
IKASLEAK ERROLDATUTA DAUDEN LEKUA (LERRO BAKOITZEAN, UDAL EDO KONTZEJU BAKARRA ADIERAZI) | MUSIKA ESKOLAN MATRIKULATUTAKO IKASLEEN KOP., UDAL EDO KONTZEJUAREN ARABERA |
....................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n
Udaleko edo entitate titularreko idazkaria (Sinatzailearen izen-deiturak ADIERAZI) Sin.: ................................................................... | Ikus-onetsia Entitate titularreko alkatea edo burua (Sinatzailearen izen-deiturak ADIERAZI) Sin.: ...................................................................... |
Iragarkiaren kodea: F2606529
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
