1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
85E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita martxoaren 3ko 30E/2026 Foru Agindua, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza. Artem Jaialdia 2026". DDBN kodea: 891772.
Martxoaren 3ko 30E/2026 Ebazpenaren bidez, "Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza. Artem Jaialdia 2026" deialdia onetsi zen, xede harturik arte eszenikoak eta musikalak sustatzea Nafarroako Foru Komunitatean arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdi eta sariketen bidez, enpresa eta profesionalek antolaturik.
Gaur egun Kultur Ekintza Zerbitzuan giza baliabideen aldetik dagoen egoera dela-eta, unitate horrek proposatu du alda dadila balorazio batzordearen osaera, zeina jasota baitago deialdiaren oinarrietako 7.2 oinarrian (Tramitazioa eta ebaluazioa).
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Aldatzea Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 3ko 30E/2026 Foru Aginduaren bidez onetsitako dirulaguntza deialdiaren ("Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza. Artem Jaialdia 2026") 7.2 oinarria. Honela idatzita geldituko da:
"Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Batzorde horretako kideen izenak izapideen bilatzaileko "Artem Jaialdia 2026" deialdiaren fitxan argitaratuko dira. Honako hauek izanen dira:
a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza nagusi horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.
b) Idazkaria: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat. Hura izan ezean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikari bat. Hitza eta botoa izanen ditu.
c) Batzordekideak: kultura edo ekonomia arloetako bi aditu. Aditu horietako bat, gutxienez, izaten ahalko da Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kide bat."
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko apirilaren 16an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2605751