95. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

26-00383 gora jotzeko errekurtsoa, etxola bat lehenengoz erabiltzeko eta lurzati bat ixteko lizentziari buruzkoa

Honen bidez jakinarazten da Isidro Angulo Peñak 2600383 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Vianako alkatearen 2026ko urtarrilaren 20ko ebazpen baten aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen 2025eko azaroaren 24ko ebazpen bati jarritako berraztertze-errekurtsoa, etxola bat lehenengoz erabiltzeko eta lurzati bat ixteko lizentzia ukatzeari buruzkoa.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2026ko apirilaren 24an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2606253