95. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1566/2026 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 868/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen erdi mailako teknikarien (liburuzainak) hiru plaza oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 868/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (liburuzainak) hiru plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2026ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 30ekoan.

Akats bat atzeman da deialdi horren I. eranskineko gai-zerrendaren berariazko zatiko 55. gaian, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da akats hori zuzentzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 868/2026 Ebazpenaren I. eranskineko gai-zerrendaren berariazko zatiko 55. gaian atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (liburuzainak) hiru plaza oposizio bidez betetzeko. Zuzenketa honako hau da:

Honako hau dioen tokian:

"55. gaia.–Liburutegien inpaktu ekonomiko eta soziala neurtzeko metodoak eta prozedurak. ISO 14639 araua. Nafarroako liburutegi publikoen inpaktu sozioekonomikoaren azterlana (2014-2016)".

Honela behar du:

"55. gaia.–Liburutegien inpaktu ekonomiko eta soziala neurtzeko metodoak eta prozedurak. ISO 16439 araua. Nafarroako liburutegi publikoen inpaktu sozioekonomikoaren azterlana (2014-2016)".

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F2606814