95. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Ollokilanda-Urbi poligonoko M7 lurzatiaren xehetasun-azterketan. Hasierako onespena

Uharteko Hirigintza, Mugikortasun, Ingurumen eta Trafiko Batzordeak, 2026ko otsailaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Ollokilanda-Urbi poligonoko M7 lurzatian, ORRO LZK SLk planteatutako proiektuaren arabera (3765/2025 espedientea).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2606080