2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
2025eko plantilla organikoaren lehen aldaketa atzeraeraginez aplikatzea 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera
Corellako Udalak, 2026ko otsailaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen lehenbiziko aldaketa atzeraeraginez aplikatzea 2025eko plantilla organikoan. Aldaketa hori 2026ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoaren lehenbiziko aldaketa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 35. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Corellan, 2026ko apirilaren 17an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2605761