95. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, honako honetan: ordenantza fiskala, arautzen dituena udal kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat honako honetan: ordenantza fiskala, arautzen dituena udal kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak, prezioen zenbatekoari dagokionez. Prezio berriak 2026ko urtarrilaren 1etik aitzina egonen dira indarrean.

Erabaki hori jendaurrean jarri zen hogeita hamar egun baliodunean, aurreko erabakia 2026ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita (otsailaren 17an), eta, epe horretan alegazio bat aurkeztu da.

Caparrosoko Udalak, 2026ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, aurkeztutako alegazioa ebatzi du eta behin betiko onetsi du ordenantza, eta aipatu aldaketaren testu osoa argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zenbatekoak eta ordenantzaren aldaketa indarrean egonen dira 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Argitara ematen da, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2026ko apirilaren 17an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

ALDAKETA, HONAKO HONETAN: ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA UDAL KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA

5. artikulua. Honako hauek dira instalazioen erabiltzaileek ordaindu beharreko prezioen zenbatekoak eta kontzeptuak:

KONTZEPTUA

KUOTA

UDAKO ASTEBURUKO BONUAK

Helduak (> 16 urte)

20,00 euro

Haurrak (4-15 urte)

14,00 euro

65 urtetik gorakoak edo %33tik gorako desgaitasuna dutenak

14,00 euro

SARRERAK

Helduak (> 16 urte)

10,00 euro

Haurrak (4-15 urte)

6,00 euro

65 urtetik gorakoak edo %33tik gorako desgaitasuna dutenak

6,00 euro

ABONATUEN KUOTAK

Familiakoa (ezkonduak, bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

55,00 euro

Helduak (> 16 urte)

34,00 euro

65 urtetik gorakoak edo %33tik gorako desgaitasuna dutenak

17,00 euro

MATRIKULA

Familiakoa (ezkonduak, bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

33,00 euro

Helduak

33,00 euro

65 urtetik gorakoak edo %33tik gorako desgaitasuna dutenak

28,00 euro

UDAKO BONUAK

Haurrak (4-15 urte)

45,00 euro

Helduak (> 16 urte)

110,00 euro

65 urtetik gorakoak edo %33tik gorako desgaitasuna dutenak

75,00 euro

JARDUERAK

Haurrendako igeriketa (abonatuaren familiakoa, < 16 urte) (2 egun astean)

23,00 euro

Haurrendako igeriketa (abonatu gabea, < 16 urte) (2 egun/astea)

34,00 euro

Haurrendako padel ikastaroa (abonatuaren familiakoa < 16 urte) (2 egun astean)

22,00 euro

Haurrendako padel ikastaroa (abonatu gabea < 16 urte) (2 egun astean)

32,00 euro

Helduendako padel ikastaroa (abonatua)

32,00 euro

Helduendako padel ikastaroa (abonatu gabea)

37,00 euro

PADEL PISTEN ERABILERA

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa

5,50 euro

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa, baldin argiztapen elektrikoa erabiltzen bada

6,00 euro

Iragarkiaren kodea: L2605752