2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Deialdia, 2026. urtean dirulaguntzak emateko merkataritza establezimenduetako irudi publikoan euskararen erabilera sustatzeko. Laburpena
DDBN kodea: 904393.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/904393).
Berriobeitiko Udalaren Gobernu Batzordeak, 2026ko maiatzaren 5ean egin bilkura arruntean, hau onestea erabaki zuen: dirulaguntzak emanen dizkie udalerrian kokatutako establezimenduei, beren irudi publikoan euskara erabiltzen badute.
Berriobeitin, 2026ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Felix Remirez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2606870