95. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Lan egutegia, 2026. urterako

Basaburuko Udalak, 2026ko apirilaren 29an egindako ohiko batzarrean, erabaki zuen Basaburuko Udalaren zerbitzuko langileen 2026. urteko jai egunen egutegia onartzea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jai egunak 2026an zein diren zehaztuz. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 4a: Tokiko pesta.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Basaburuko udaleko langileen egiazko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin. Soberan dagoen ordu poltsarekin, abenduak 24 eta 31n lanaldia 3 ordu eta 20 minututan murriztuko da.

Arreta ordutegia goizeko 9etatik eguerdiko 13:30era izango da eta ohiko lanaldia goitzeko 7:00etatik eguerdiko 16:30 arteko orduetan burutu ahalko dute langileek.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera, antzinatasunaren arabera eta legez aplikatu beharreko gainerako gaien arabera dagokion proportzioan.

Betiere, 2026rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Basaburuan, 2026ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2606457