2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
2026ko lan-egutegia
Ikusirik Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpena, zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala.
Ikusirik Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 682/2025 Ebazpena, zeinaren bidez zehaztu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak 2026rako, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.
Kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, eta erabiliz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak, nik, Oihana Olaberria Jakak, Arakilgo alkateak,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Onestea Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileek 2026an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honela:
2026-01-01 |
2026-01-06 |
2026-03-19 |
2026-04-02 |
2026-04-03 |
2026-04-06 |
2026-05-01 |
2026-10-12 |
2026-11-02 |
2026-12-03 |
2026-12-08 |
2026-12-24 |
2026-12-25 |
2026-12-31 |
Halaber, Arakilgo Udaleko langile bakoitzak 2 egun hartzeko eskubidea izanen du; 2 zubitan erabili beharrekoak izanen dira, bermatuz jendaurreko arreta ez dela eteten. Horrez gain, norberaren hautara hartzeko beste egun bat izanen du, 2026-11-11 ordezteko, egun hori, aurrerantzean, ez baita jaieguna izanen Arakilen.
Bigarrena.–Arakilgo Udaleko administrazioan benetako lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko dira ordu horiek:
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 9:00etatik 14:00etara; gainerako bi ordu eta hogei minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:00etatik 16:30 arte.
Hirugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira eta udal bulegoak itxita egonen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande eta larunbat guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko apartatuan adierazitako jaiegunak.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Arakilgo Udalaren iragarki-taulan eta web atarian ere.
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Udalari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Arakilen, 2026ko apirilaren 9an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2605446