2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2026ko apirilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2026ko plantilla organikoan.
Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Andosillan, 2026ko maiatzaren 4an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2606470