95. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

112/2026 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez esleitzen baitira Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko destinoak.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 28an emandako 255/2025 Ebazpenaren bidez, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18koan.

Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen du zerbitzu eginkizun horiek, hasiera batean, bi ikasturte oso iraunen dutela, 2026ko irailaren 1ean hasita.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko diote zentroko zuzendariari. Memoria hori ikastetxeko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Memoriaren balorazioa Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

Horrenbestez, deialdi horretan adierazitako prozedura bukatu ondoren, eta hautapen organoak egindako behin betiko izendapen proposamena kontuan hartuta, bidezkoa da zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoak esleitzea deialdian hautatutako izangaiei.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behean adierazten diren irakasleei zerbitzu eginkizunak ematea, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdiaren ondorioz:

–Nerea Lanz Beregaña andreari, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) prestakuntza arloan aritzeko zerbitzu eginkizunak.

–Idoia Olaiz García andreari, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) hizkuntza-egiaztapenaren eta zuzenketaren arloan aritzeko zerbitzu eginkizunak.

2. Zerbitzu eginkizunetako egoera horiek 2026ko irailaren 1etik 2028ko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

5. Ebazpen hau honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko Nominen Atalera, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

Iruñean, 2026ko apirilaren 21ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2606017