1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
879/2026 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, honako ebazpen honetan ageri den unitate organikoen mendekotasun funtzionala aldatzen duena: 1306/2023 Ebazpena, 2023ko ekainaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazten dituena.
1306/2023 Ebazpena, 2023ko ekainaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, errektoretza-taldearen egitura orokorra onesten eta haren funtzioak zehazten dituena. Ebazpen hori, unitate organikoen mendekotasun funtzionala ezartzen duena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektorearen ebazpen hauek aldatu zuten geroago: 2025eko otsailaren 25eko 351/2025 Ebazpena, 2025eko maiatzaren 26ko 1026/2025 Ebazpena eta 2025eko ekainaren 4ko 1101/2025 Ebazpena.
Gobernu Kontseiluak 2026ko apirilaren 28ko erabaki baten bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egitura organikoari dagokionez onetsitako aldaketen ondorio gisa, bidezkoa da unitate organikoen egungo mendekotasun funtzionala aldatzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2023ko ekainaren 20ko 1306/2023 Ebazpenean ezarritakoa alegia.
Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 50. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Unitate organikoen mendekotasun funtzionala aldatzea –Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektorearen 2023ko ekainaren 20ko 1306/2023 Ebazpenaren 4. puntuko bigarren atalean ageri da; ebazpen horrek errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazten ditu–. Honela geldituko da idatzia:
"4.–Mendekotasun organikoaren kalterik gabe, unitate organikoen mendekotasun funtzional hau zehazten da:
–Funtzionalki errektorearen mende dauden unitateak:
a. Errektoretza / Barne Kontrola.
b. Errektoretza / -- / Ikuskaritza.
c. Errektoretza / -- / Errektoretzako Kabinetea.
d. Errektoretza / -- / -- / Berdintasunerako Unitatea.
e. Errektoretza / -- / -- / Datuen Babeserako Unitatea.
–Funtzionalki Ikerketako errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / Ikerketa Zerbitzua.
b. Kudeatzailetza / -- / -- / Ikerketa Institutuei I+Gko Laguntza emateko Unitatea.
c. Kudeatzailetza / Liburutegi Zerbitzua.
–Funtzionalki Irakasleen Gaietarako errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / -- / -- / Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoa-Laborategiari Laguntzeko Unitatea.
b. Kudeatzailetza / -- / -- / Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Saila-Laborategiari Laguntzeko Unitatea.
c. Kudeatzailetza / -- / -- / Ingeniaritza Saila-Laborategiari Laguntzeko Unitatea.
d. Kudeatzailetza / -- / -- / Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saila-Laborategiari Laguntzeko Unitatea.
e. Kudeatzailetza / -- / -- / Zientzien Saila-Laborategiari Laguntzeko Unitatea.
f. Kudeatzailetza / -- / -- / Osasun Zientzien Saila-Laborategiari Laguntzeko Unitatea.
–Funtzionalki Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / -- / Analisirako eta Programaziorako Atala.
b. Kudeatzailetza / -- / Antolamendurako eta Kalitaterako Atala.
–Funtzionalki Garapen Digitaleko errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / Informatika Zerbitzua.
–Funtzionalki Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / -- / Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala.
b. Kudeatzailetza / -- / Unibertsitate Zabalpenaren Atala.
c. Kudeatzailetza / -- / -- / Dibertsitatearen eta Inklusioaren Unitatea.
–Funtzionalki Irakaskuntzako errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / Irakaskuntza Zerbitzua.
b. Kudeatzailetza / -- / Hizkuntza Plangintzarako Atala.
c. Kudeatzailetza / -- / Euskararako Atal Teknikoa.
d. Kudeatzailetza / -- / -- / Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia.
–Funtzionalki Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / -- / Nazioartekotze eta Lankidetza Atala.
b. Kudeatzailetza / -- / Unita Atala.
–Funtzionalki Errektoretzako kabineteburuaren mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / Informazio eta Komunikazio Zerbitzua.
–Funtzionalki errektorearen idazkariaren mende dauden unitateak:
a. Errektorea / -- / -- / -- / Goi-kargudunen idazkariak.
–Funtzionalki idazkari nagusiaren mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / Zerbitzu Juridikoa.
b. Kudeatzailetza / -- / Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Atala.
–Funtzionalki kudeatzailearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / Giza Kapitalaren Plangintzarako kudeatzaileordea.
b. Kudeatzailetza / Irakasle eta Ikertzaileen Araubide Juridikoaren eta Arau Garapenaren kudeatzaileordea.
c. Kudeatzailetza / Giza Baliabideen Zerbitzua.
d. Kudeatzailetza / Kontratazioen, Ondarearen eta Azpiegituren Zerbitzua.
e. Kudeatzailetza / Ekonomia Gaietarako Zerbitzua.
f. Kudeatzailetza / -- / Sailen eta Ikastegien Atala.
g. Kudeatzailetza / -- / Osasun Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Atala.
h. Kudeatzailetza / -- / Azpiegituren Atala.
i. Kudeatzailetza / -- / / -- / Administrazio Elektronikoko Antolamenduaren eta Prozesuen Unitatea.
j. Kudeatzailetza / -- / -- / Teknologiaren eta Kudeaketaren Unitatea".
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea. 2026ko maiatzaren 1ean sartuko da indarrean.
Iruñean, 2026ko apirilaren 28an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2606340