1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
294E/2026 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Iturengo Udal Plan Orokorraren ingurumen adierazpen estrategikoaren indarraldia beste bi urtez luzatzen duena. Adierazpen hori Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 1081E/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 1081E/2023 Ebazpenaren bidez, Iturengo Udal Plan Orokorraren ingurumen adierazpen estrategikoa egin zen. Adierazpen hori Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.1 artikulua aplikatuz egin zen, ingurumen ebaluazio estrategiko arruntaren esparruan baitzegoen, eta 2024ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19koan.
Aipatutako 21/2013 Legearen 27.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen adierazpen estrategikoak indarra galduko du baldin eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi urteko epean udal plana onesten ez bada.
Udal Plan Orokorra behin-behinean onetsi zuen Iturengo Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran. 2025eko abenduaren 16an, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak (Hirigintza Atalak) eskaera bat aurkeztu du Udal Plan Orokorraren ingurumen adierazpen estrategikoaren indarraldia luzatzeko. Eskaera horrekin batera, memoria, araudia eta planoak (denak ere 2025eko abendukoak) eta ingurumen azterketa estrategikoa (2025eko otsailekoa) aurkeztu ditu, beste agiri batzuen artean.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 27.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak uste du ez dela funtsezko aldaketarik egin ingurumen adierazpen estrategikoa egiteko oinarritzat hartu ziren funtsezko elementuetan (1081E/2023 Ebazpena), eta onetsi du indarraldia beste bi urtez luzatzea.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Beste bi urtez luzatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 1081E/2023 Ebazpenaren bidez egindako ingurumen adierazpen estrategikoaren legezko indarraldia, 2024ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19koan, argitaratu zenetik aurrera zenbatuta.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Iturengo Udalari.
Iruñean, 2026ko apirilaren 26an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2606241