1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
111/2026 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoa esleitzen diena irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdian hautatu diren izangaiei.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 253/2025 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketarako deia egin zen irakasleentzako laguntza zentroetan (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18koan.
Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren arabera, zerbitzu eginkizun horiek bi ikasturte osoko iraupena izanen dute hasiera batean, eta 2026ko irailaren 1ean hasiko dira.
Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasleentzako laguntza zentroetan aholkulari edo zuzendari lanpostuan zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko dute. Aholkulari lanpostu batean ari direnen kasuan, memoria hori zentroko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Zuzendari lanpostu batean ari direnen kasuan, memoria kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko du. Memoriaren balorazioa gai edo ez-gai izanen da, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.
Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.
Horrenbestez, deialdi horretan adierazitako prozedura bukatu ondoren, eta hautapen organoek egindako behin betiko izendapen proposamena kontuan hartuta, bidezkoa da zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoak esleitzea deialdian hautatutako izangaiei.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari jarraikiz, zerbitzu eginkizunak esleitzea ondoren adierazten diren irakasleei:
–Víctor Javier Arias González jaunari, 39102 zenbakiko plazan aholkulari gisa aritzeko. Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroan izanen du destinoa.
–Ángela García Dachary andreari, 33812 zenbakiko plazan zuzendari gisa aritzeko. Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan izanen du destinoa.
–Patxi Pascual Ibiriku jaunari, 31147 zenbakiko plazan aholkulari gisa aritzeko. Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroan izanen du destinoa.
–Aitor Soto Ruiz jaunari, 30460 zenbakiko plazan aholkulari gisa aritzeko. Tafallako Irakasleentzako Laguntza Zentroan izanen du destinoa.
–Orreaga Urroz Goicoechea andreari, 31950 zenbakiko plazan aholkulari gisa aritzeko. Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan izanen du destinoa.
Zerbitzu eginkizun horiek 2026ko irailaren 1etik 2028ko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.
4. Ebazpen hau honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.
Iruñean, 2026ko apirilaren 21ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2606014