95. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

110/2026 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoa esleitzen diona Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan (NHEBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdian hautatu den izangaiari.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 28an emandako 254/2025 Ebazpenaren bidez, merezimendu-lehiaketarako deialdia egin zen Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan (NHEBZ) irakasle lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18koan.

Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren arabera, zerbitzu eginkizun horiek bi ikasturte osoko iraupena izanen dute hasiera batean, eta 2026ko irailaren 1ean hasiko dira.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan irakasle lanpostu batean edo zuzendaritza lanpostu batean zerbitzu eginkizunetan dauden langileek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko dute. Irakasle lanpostu batean ari direnen kasuan, memoria hori zentroko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Zuzendaritzako lanpostu batean ari direnen kasuan, memoria kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko du. Memoriaren balorazioa gai edo ez-gai izanen da, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

Horrenbestez, deialdi horretan adierazitako prozedura bukatu ondoren, eta hautapen organoak egindako behin betiko izendapen proposamena kontuan hartuta, bidezkoa da zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoa esleitzea deialdian hautatutako izangaiari.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zerbitzu eginkizunak esleitzea ondoko zerrendan aipatzen den irakasleari, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan (NHEBZ) irakasle lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdiaren ondorioz:

–Ainhoa Arguiñarena Zabala, ospitaleko eta etxeko arretarako programan aritzeko, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (euskara).

Zerbitzu eginkizunetako egoera horrek 2026ko irailaren 1etik 2028ko abuztuaren 31ra bitarte izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

4. Ebazpen hau honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko Nominen Atalera, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentrora (NHEBZ) eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura.

Iruñean, 2026ko apirilaren 21ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2606012