2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Aldaketa, Udal Plan Orokorrean. Hasierako onespena. Energia berriztagarria ekoizteko eguzki- eta haize-teknologiako instalazioak arautzea
Deierriko Udalak, 2026ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat Deierriko Udal Plan Orokorrean, energia berriztagarria ekoizteko eguzki- eta haize-teknologiako jarduerarako arau-esparruari dagokionez (eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta haize-parkeak).
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aritzalan (Deierri), 2026ko apirilaren 24an.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2606184