93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Artiedako UE-ART-6 unitatearen birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2026ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea borondatezko birpartzelazio proiektu bat Artiedako UE-ART-6 exekuzio unitatean, José María Bariain Baztanek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, betez 1/2017 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Urraulbeitin, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2606359