2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
Xehetasun-azterketa, Alduateko 2. poligonoko 15. lurzatian. Hasierako onespena
Urraulbeitiko Udalak, 2026ko apirilaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Alduateko 2. poligonoko 15. lurzatian, María Monsterrat Iturbide Compainsek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Urraulbeitin, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: L2606357