93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNDIOKO KONTZEJUA

Besterengarritasun-deklarazioa eta zuzeneko besterentzea, 7. poligonoko 55. lurzatian. Informazio publikoa

Undioko Kontzejuak, 2026ko apirilaren 7an egindako bilkuran,

ERABAKI DU:

1. Deklaratzea Undioko 7. poligonoko 55. lurzatiaren (Kontzejuaren jabetzakoa eta ondare izaerakoa) besterengarritasuna.

2. Zuzenean besterentzeko prozedura hastea, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 134. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren VI. kapituluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua).

Erabakia jendaurrean egonen da hilabetean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Espediente hori Zizur zendeako Kontzejuen Idazkaritzan jarriko da ikusgai (Santa Maria kalea 1, Gazolatz).

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatutako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, behin aurreko paragrafoan ezarritako jendaurreko aldia iragan ondoren; betiere, behin betiko onespena argitaratu egin beharko da.

Undion, 2026ko apirilaren 7an.–Burua, César Romeo Carbonell.

Iragarkiaren kodea: L2606234