2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Birpartzelazioa aldatzeko proiektua Queiles sektoreko UI-4 unitatean (U2.8-1.1 eta U2.8-1.2 lurzatiak). Azalpen-eranskinaren onespena
Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 17an egin bilkuran, urbanizazio kargen azalpen-eranskina onetsi zuen, Queiles sektoreko UI-4 unitateko U2.8-1.1 eta U2.8-1.2 lurzatiak birpartzelatzeko aldaketari buruzkoa, zeina Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko urtarrilaren 23ko Erabakiaren bidez onetsi baitzuen. Azalpen-eranskina 2026ko martxoaren 12koa da (CSV: 16345537224762736016), eta José Francisco Glaria Yetano arkitektoak idatzi zuen, Jardines de Tudela SLk sustatuta.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2026ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2606290