93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Hiri-jarduketarako plan berezia, SAE-01 espazio sektoreko fitxa aldatzeko (3. poligonoko 377. lurzatia, Aloa kalea 19), baita haren erabileren eta erabilera bateragarrien araubidea ere, lurzatian kirol jarduera baimentzeko. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Udalaren bulegoetan eskuragai egonen dela hilabetez espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan; hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 a) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Garesen, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: L2606216