2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Laborantzako lote eta bazkalekuen enkantea
Udal honek enkantean jarri ditu, ahozko posturen bidez, lehentasuna duten herritarrendako esleipena eta zuzeneko esleipena egin ondoan eman gabe gelditu diren laborantzako lote eta bazkalekuak; hori guztia bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearekin, Ondasunen gaineko Erregelamenduarekin, 2025eko irailaren 11ko osoko bilkuran herri-lurrak adjudikatzeko prozedura abiatzeko hartu zen erabakiarekin eta udal ordenantzaren 40. artikuluarekin. Hona hemen:
LABORANTZAKO LOTEAK
LOTE ZENBAKIA | UDAL-MUGARTEA | AZALERA | ERREGUAK | PREZIOA/ERREGUA | PREZIOA, GUZTIRA |
1 | Nekeas | 43.682 | 48,6 | 20,10 | 976,86 euro |
3 | Nekeas | 42.686 | 47,5 | 20,10 | 954,75 euro |
5 | Nekeas | 47.618,19 | 53 | 20,10 | 1.065,30 euro |
2 | Nekeas | 40.466,85 | 45 | 20,10 | 904,50 euro |
5 | El Monte | 42.147 | 47 | 20,10 | 944,70 euro |
11 | El Monte | 48.000 | 53,5 | 20,10 | 1.075,35 euro |
12 | El Monte | 40.700 | 45,3 | 20,10 | 910,53 euro |
LARREAK/BAZKALEKUAK
IZENA | AZALERA/ERREGUAK | ZAMA | PREZIOA |
Santa Agueda | 1.255,89 | 200 | 520,92 euro |
Larrandia | 3.222 | 350 | 1.155,64 euro |
Enkantea udaletxeko osoko bilkuren aretoan izanen da, hamaseigarren egunean, edo, hura jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, 10:00etan.
2030eko iraila arte izanen da erabiltzeko epea.
Enkantea lotzen duen baldintza-agiria ikusgai dago udal bulegoetan, interesdunen eskura.
Garesen, 2026ko apirilaren 17an.–Alkatea, Itziar Imaz Artazcoz.
Iragarkiaren kodea: L2605777