2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hitzarmena, garaje bateko sabaia urbanizatzeko, Iruñeko Udal Planeko UI V-ko –Txantrea Hegoaldea– S1 sektoreko 3. etxe-sailaren 3B lurzatian
Iruñeko Udalak, 2026ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 27-ABR-26 (5/UV).
«Abaigar Promoción y Construcción SLk honako hau aurkeztu zuen 2026ko apirilaren 13an (2026/38768 sarrera-erregistroa), onets dadin: hitzarmena, garaje baten sabaia urbanizatzeko, Iruñeko Udal Planeko UI V-ko –Txantrea Hegoaldea– S1 sektoreko 3B lurzatian.
Hitzarmenaren xedea da Abaigar Promoción y Construcción SLk egitea honako honetan zehaztutako lanak: "UI V-ko -Txantrea- 3. etxe-saileko (6. poligonoko 2131. lurzatia) ARS-1eko barneko plazei dagozkien separaten proiektua". Plaza horiek erabilera publikorako zortasun espazio-eremu batean daude, zehazki, 3B lurzatian dagoen soto pribatu baten gaineko azalera batean.
Nahasteak eta gatazkak ekiditearren, bai exekuzio teknikoan (ehun asfaltikoaren gainean eraikitzea, itoginak sortzea, etab.), bai gauzatzeko denborari dagokionez, komeni da eraikuntza enpresekin hitzarmenak sinatzea, 1996ko martxoaren 7ko Hirigintza Udal Gerentziaren kontseiluak adierazi bezala. Hala, eraikitzaile bakarrak eraikitzen ahalko du espazio komuna (publikoa eta pribatua) aldi berean, eta prezioak mantendu eginen dira, jarraikiz 2024ko abenduaren 18ko Hirigintza Gerentziaren kontseiluak onetsitako separaten proiektuari, honako hauei dagokienez: UI V-ko –Txantrea– 3. etxe-saileko (6. poligonoko 2131. lurzatia) ARS-1eko barneko plazak.
Toki-erakundeek, hirigintzaren arloan dituzten eskumenen esparruan, akordioak egin ditzakete, hirigintzaren funtzio publikoa gauzatzean, pertsona publikoekin zein pribatuekin (kasuan kasuko lurren jabe direnekin zein ez direnekin), lagun dezaten hirigintza jarduera hobeki eta eraginkorrago gauzatzen.
Espedientean jasota dago Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitekto teknikoaren 2026ko apirilaren 14ko txostena, baita 2026ko apirilaren 15eko txosten juridikoa ere.
Horrenbestez,
ERABAKITZEN DA
1. Hasiera batez onestea garaje baten sabaia urbanizatzeko hitzarmena (garaje hori dago Iruñeko Udal Planeko UI V-ko –Txantrea Hegoaldea– S1 sektoreko 3B lurzatian), Udaleko Hirigintza Gerentziaren eta Abaigar Promoción y Construcción SLren artean. Onetsitako agiriaren arabera, 6.456,49 euroko kostua izanen du (BEZa kanpo).
2. Onestea aurreko puntuan aipatutako zenbatekoaren kreditu-atxikipena, honako honen kargura: 2026rako Hirigintza Gerentziaren gastu-aurrekontuko "UI V -Txantrea/Magdalena" izeneko 30 151226090105 partida.
3. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
5. Hitzarmena interesdunen eskura egonen da Iruñeko Udaleko Hirigintzako Gerentziaren bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).
6. Erabaki hau jakinaraztea Hirigintza Gerentziako Ekonomia Zerbitzuari eta Zerbitzu Juridikoari.
7. Erabaki hau jakinaraztea Abaigar Promoción y Construcción SLri, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2606355