2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Proiektu honen behin betiko likidazioaren bigarren kontua: ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa. Behin betiko onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 27an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 27-ABR-26 (4/CV).
«Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 15ean hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen proiektu honen behin betiko likidazioaren kontua: ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa (2021eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 8an). Jendaurrean egon zen 20 eguneko epean eta, ondoren, behin betiko onetsi zen, organo berak 2021eko azaroaren 30ean egin bilkuran hartutako erabaki baten bidez. Behin betiko likidazioaren kontuaren zenbatekoa 194.387.735,24 eurokoa izan zen; hau da, 235,8546 eurokoa aprobetxamendu unitate bakoitzeko.
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 22an hartutako erabakiaren bitartez, erabaki zuen hasiera batez onestea proiektu honen behin betiko likidazioaren bigarren kontua: ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa.
2026ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, urtarrilaren 26an, Titan Activos Inmobiliarios SLUk alegazioak aurkeztu zizkion hasiera batez onetsitako dokumentuari.
Hartarako errekerimenduak egin ondoren, eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen Titan Activos Inmobiliarios SLUk, 2026ko apirilaren 15ean (erregistro-zenbakia: 40090).
Espedientean jasota dago Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostena, 2026ko apirilaren 22koa.
Horrenbestez,
ERABAKI DA:
1.–Baiestea Titan Activos Inmobiliarios SLUk aurkeztutako alegazioa, hartarako oinarri hartuta Hirigintzako Udal Gerentziako Aholkularitza Juridikoko zuzendariak 2026ko apirilaren 22an emandako txostenean jasotako kontsiderazioak.
2.–Behin betiko onestea proiektu honen behin betiko likidazioaren bigarren kontua: ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa. 193.178.798,15 euro dira guztira.
3.–Erabaki hau igortzea Iruñeko Udaleko Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaritzara.
4.-Erabakia argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, tokiko prentsan eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.
5.–Interesdun guztiei jakinaraztea, eta jar daitezkeen errekurtsoak adieraztea».
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko apirilaren 29an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2606338