2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 761. lurzatian. Hasierako onespena
Martzillako Udalak, Alkatetzaren 227. ebazpenaren bidez, 2026ko apirilaren 28koa, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Martzillako 3. poligonoko 761. lurzatiari buruzkoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorrita uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Martzillan, 2026ko apirilaren 28an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2606410