93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

191E/2026 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez udalerrientzako 2026ko dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, hauek egiteko: Tokiko Hiri Agenda, Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak, edo Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak. DDBN kodea: 900058.

Espainiako Hiri Agenda 2019an onetsi zen, eta garrantzi handiko mugarria izan zen tokiko plangintza integralerako. Agenda hori 2030 Agendaren (2015), Hiri Agenda Berriaren (NBE, 2016) eta Europar Batasunerako Hiri Agendaren (2016) arabera hartutako nazioarteko konpromisoak betetzearen ondorio da.

Horrela, jasangarritasun-konpromisoek izaera zabala, integrala eta lurraldekoa hartzen dute, eta oso lotuta daude lurralde-antolamenduaren helburuekin. Hain zuzen ere, lurralde-antolamendua oinarritzen da jasangarritasunaren babesean, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, garapen orekatu eta jasangarriaren bidez, oinarri hartuta lurraldearen ezaugarriak eta baliabide naturalen arrazoizko kudeaketa.

Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentutik, tokiko jasangarritasun-konpromiso horiek bultzatu nahi ditu Tokiko Hiri Agendaren bidez. Tresna hori dokumentu estrategiko bat da, ez du arau-izaerarik, eta, beraz, borondatez atxikitzen ahal zaio. Espainiako Hiri Agendak ezarritako irizpideen arabera, jasangarritasuna lortu nahi du Nafarroako lurralde-garapeneko politiketan.

Beraz, azaroaren 5eko 127/2025 Foru Dekretuaren bidez (foru dekretu horren bidez aldatu zen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretua, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena), Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak bere gain hartu zuen hiri agenden printzipio eta mekanismoak Nafarroan txertatu eta bultzatzeko eginkizuna.

Dirulaguntza hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan daude, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren dirulaguntzen lerroen barruan (52. eta 54. erregistroak). Era berean, Nafarroako 2026rako aurrekontu orokorretan bi aurrekontu-partida daude deialdi honi ekiteko:

  • 240000-24100-4609-261703 partida ("Udalerrientzako dirulaguntza, Tokiko Hiri Agenda egiteko"), 140.000 euroko kredituarekin.
  • 240000-24100-7609-261705 partida ("Udalerrientzako dirulaguntza, Tokiko Hiri Agendaren eta esparru-dokumentuaren inbertsioetarako"), 421.878 euroko kredituarekin.

Laguntza horiek bat datoz Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planarekin eta haren politika bultzatzaileekin; zehazki, I. politika bultzatzailearekin (Hiri- eta landa-agenda), zeinak mugikortasun jasangarri seguru eta konektatua eta hiri-berroneratzea barne hartzen baititu, eta II. politika bultzatzailearekin (Azpiegitura eta ekosistema erresilienteak naturan oinarritutako soluzioak garatzeko), zeinak ekosistemak eta haien biodibertsitatea kontserbatu eta lehengoratzea zein ekosistemen zerbitzuak hobetzea barne hartzen baititu.

Helburua da Nafarroako udalerriei laguntzea GJHak tokiko mailan lortzeko, nazioarteko, Europako eta Espainiako agendekin, 2030 Agendarekin (2015), Hiri Agenda Berriarekin (NBE, 2016) eta Espainiako Hiri Agendarekin (2019) lerrokatuta.

Zehazki, 11. GJHa bultzatzen da: hiri eta komunitate jasangarriak, hiri eta giza kokagune inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak lortzeko. Horretarako, Espainiako Hiri Agendak proposatzen duen lurraldea eta hiria garatzeko ereduaren alde egiten da, urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera (dekretu horren bidez onetsi zen Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina).

Era berean, Nafarroako Foru Komunitatean jasangarria den eta pertsonak ardatz dituen hirigintza sustatzen duten indarreko lege, estrategia eta tresnekin lerrokatzea dakar; besteak beste, hauekin: 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua; 4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa; 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunari buruzkoa; lurralde-antolamenduko planak; Zahartze Aktibo eta Osasungarriaren Estrategia eta Nafarroako Despopulazioaren aurkako Estrategia.

Deialdi honek hiru lerro biltzen ditu:

1. Tokiko Hiri Agenda egitea (A1 LERROA).

2. Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak egitea (A2 LERROA).

3. Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak egitea (B LERROA).

Nafarroako aurrekontu orokorretan 2026ko ekitaldiko deialdirako gaitutako partidak honako hauek dira:

  • 240000-24100-4609-261703 partida ("Udalerrientzako dirulaguntza, Tokiko Hiri Agenda egiteko"), 140.000 euroko kredituarekin, A1 eta A2 lerroetako laguntzei erantzuteko.
  • 240000-24100-7609-261705 partida ("Udalerrientzako dirulaguntza, Tokiko Hiri Agendaren eta esparru-dokumentuaren inbertsioetarako"), 421.878 euroko kredituarekin, B lerroko laguntzei erantzuteko.

Aurrekoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 7. artikuluak eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz (foru dekretu hori aldatu zuen azaroaren 5eko 127/2025 Foru Dekretuak),

EBAZTEN DUT:

1. 140.000 euroko gastua baimentzea, Nafarroako 2026rako aurrekontu orokorretako 240000-24100-4609-261703 partidaren kargura ("Udalerrientzako dirulaguntza, Tokiko Hiri Agenda egiteko"), deialdiaren ondoriozko konpromisoei erantzuteko, A1 eta A2 lerroei dagokienez. Tokiko Hiri Agenda egitea eta Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak egitea.

2. 421.878 euroko gastua baimentzea, Nafarroako 2026rako aurrekontu orokorretako 240000-24100-7609-261705 partidaren kargura ("Udalerrientzako dirulaguntza, Tokiko Hiri Agendaren eta esparru-dokumentuaren inbertsioetarako"), deialdiaren ondoriozko konpromisoei erantzuteko, B lerroari dagokionez. Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana edo esparru dokumentua garatzeko inbertsioak egitea.

3. Udalerrientzako 2026ko dirulaguntzen deialdia onestea, hauek egiteko: Tokiko Hiri Agenda, Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak, edo Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak.

4. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Oinarri arautzaile horiek ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu-baseari jakinaraztea.

6. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Lurraldearen Zerbitzu Juridiko-administratiboari eta Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalari, bai eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Lurralde Kohesiorako Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari ere.

7. Ebazpen honek eta haren oinarriek ez dute administrazio bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute eskumena duen jurisdikzio-ordenari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2026ko apirilaren 20an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

I. ERANSKINA.–UDALERRIENTZAKO 2026KO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, HAUEK EGITEKO: TOKIKO HIRI AGENDA, TOKIKO HIRI AGENDAREN EKINTZA-PLANEKO EKINTZAK BEHAR BEZALA DEFINITU ETA GARATZEKO BEHAR DIREN AZTERLAN EDO LAN TEKNIKOAK, EDO TOKIKO HIRI AGENDAREN EKINTZA-PLANA EDO ESPARRU-DOKUMENTUA GARATZEKO INBERTSIOAK. OINARRI ARAUTZAILEAK

Lehena.–Xedea eta helburua.

1. Tokiko hiri agendak udal-plan estrategikoak dira, eta udalei laguntzen diete beren hiri eta herrien etorkizuna modu jasangarrian, inklusiboan eta bizigarrian planifikatzen. Balio dute lehentasunak zehazteko, jarduerak antolatzeko eta erabakiak modu koordinatuagoan hartzeko, udalerriaren ikuspegi globalarekin. Estrategia integratu bat da, eta erreferentzia-esparru gisa jarduten du plan sektorial, programa eta udal-proiektu guztietarako, eta laguntzen du horiek guztiak lerrokatzen eta horiei guztiei koherentzia ematen.

2. Tokiko Hiri Agendaren ereduak ezaugarri hauek ditu:

–Udal-ordezkariek eta herritarren eragileek elkarrekin egindako hausnarketa eta udal-estrategia bat da.

–Lurraldearen jasangarritasun soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa sustatzen du.

–Espainiako Hiri Agenda erabiltzen du eredu metodologiko gisa, eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak horretarako emanen dituen materialak erabiliko dira hura egiteko eta haren jarraipena egiteko.

–Epe labur, ertain eta luzerako plan estrategiko bat da, eta bat dator toki-lurraldeari eragiten dioten gainerako garapen-politika publikoekin.

–Parte-hartze publiko erreala eta eraginkorra baliatzen da plana egiteko.

–Toki-administrazioaren erantzukizuna da hura ezartzea, haren jarraipena egitea eta hura berrikustea.

–Tokiko laguntza batzorde bat aurreikusten du, toki-administrazioko, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko eta toki-administrazioak Tokiko Hiri Agenda idazteko kontratatutako laguntza teknikoko taldeko kideek osatua, lankidetzan aritzeko eta prestaketa-faseak baliozkotzeko.

3. Helburua da garapen jasangarria sustatzea eta toki-kudeaketa modu integratu eta parte-hartzailean hobetzea, Nafarroako udalerri guztietarako agenda-eredu homogeneo baten bidez, aintzat hartuta udalerri bakoitzaren berezitasunak.

4. Deialdi honen xedea da Nafarroako udalerrientzako laguntzen araubidea ezartzea, hauek egiteko:

a) Tokiko Hiri Agenda egitea (A1 LERROA).

b) Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak egitea (A2 LERROA).

c) Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak egitea (B LERROA).

Bigarrena.–Entitate onuradunak.

Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute Nafarroako udalerriek, banaka.

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Entitate onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea.

–A2 LERROAN sartzeko: tokiko hiri agenda bat onartuta izatea.

–B LERROAN sartzeko: tokiko hiri agenda bat edo esparru-dokumentu bat onartuta izatea organo eskudunaren erabakiz.

–Ondorio horietarako, esparru-dokumentutzat hartzen da aurreko ekitaldietako "Hirigintza arloko ekintza berritzaileak" izeneko dirulaguntza-deialdietan egindako dokumentua.

Laugarrena.–Gastu diruz lagungarriak eta baldintzak.

–A1 LERROA: Tokiko Hiri Agenda egiteko.

a) Honako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

  • Agenda eta dagokion parte-hartze prozesua prestatzeko laguntza teknikoak kontratatzea.
  • Agenda egitearekin lotutako materialak eta/edo publizitatea argitaratzeko gastuak.
  • Lokalen alokairuen eta ekipamenduen gastuak, edo agenda egiteari lotutako jarduerak garatzeko beharrezko material suntsikorrarenak.

b) Jarduketa diruz lagungarriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • III. ERANSKINEKO eta IV. ERANSKINEKO zehaztapenetan kokatzea.

–A2 LERROA: Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak egiteko.

a) Honako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

  • Azterlan eta lan teknikoak egiteko eta beharrezkoa izaten ahal den parte-hartze prozesua garatzeko laguntza teknikoak kontratatzea.

b) Jarduketa diruz lagungarriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Behar bezala justifikatuta egotea arrazoi teknikoengatik, eta Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planean jasotako ekintza bati edo batzuei lotuta egitea.
  • Ez izatea obra-proiektu bat.
  • X. ERANSKINEKO zehaztapenetan sartzea.

–B LERROA: Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak egitea.

a) Honako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

  • Obra-proiektua eta zuzendaritza fakultatiboa.
  • Partaidetza-prozesurako laguntza teknikoa, proposatutako soluzioaren diseinua eta komunitatean egindako lanen koordinazioa.
  • Inbertsioa gauzatzeko gastuak.
  • Lursailak eta natur ondasunak eskuratzea.
  • Eraikinak eta bestelako eraikuntzak eskuratu, eraiki eta eraberritzea.
  • Inbertsioarekin lotutako materiala hedatzeko, parte hartzeko eta/edo publizitatea egiteko gastuak.

b) Baldintzak:

  • Inbertsioa jasota egon beharko da Tokiko Hiri Agendaren, Tokiko Agenda 21en edo Tokiko 2030 Agendaren ekintza-planean, bai eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren "Hirigintzako ekintza berritzaileak" izeneko aurreko deialdietan egindako esparru-dokumentuan ere.

–Hiru lerroetarako (A1 LERROA, A2 LERROA eta B LERROA), balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) diruz laguntzen ahalko da baldin eta dirulaguntzaren onuradunak benetan ordaintzen badu. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarriak izanen zeharkako zergak, baldin eta errekuperatzen edo konpentsatzen ahal badira, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.8 artikuluan xedatutakoarekin.

Bosgarrena.–Gauzatzeko epea.

Gauzatzeko epea 2026ko urtarrilaren 1ean hasiko da, eta 2026ko azaroaren 15ean amaitu beharko da beranduenez.

Seigarrena.–Deialdiaren zenbatekoa eta dirulaguntzen banaketa.

1. Deialdiko zuzkidura 561.878,00 eurokoa da guztira, 2026ko aurrekontuen kargura.

2. Lerroen araberako aurrekontu-zuzkiduraren banaketa honako hau da:

–A1 eta A2 LERROAK.

  • 140.000 euro, 2026rako gastu-aurrekontuko 240000-24100-4609-261703 partidaren kargura ("Udalerrientzako dirulaguntza, Tokiko Hiri Agenda egiteko").

–B LERROA.

  • 421.878 euro, 2026rako gastu-aurrekontuko 240000-24100-7609-261705 partidaren kargura ("Udalerrientzako dirulaguntza, Tokiko Hiri Agendaren eta esparru-dokumentuaren inbertsioetarako").

3. Kreditu nahikorik ez egoteagatik dirulaguntzarik jaso ez duten eskaerak ezetsi eginen dira; horrek ez du galaraziko erreserban gelditzea, lehentasun-ordenaren arabera. Bi partidetako batean gerakinik egonez gero, kreditua transferitzen ahalko da bi partiden artean; lehenik eta behin, zegokiokeen dirulaguntza osoa lortu ez duen ekintzaren dirulaguntza osatuko da. Aukera hori agortuta, erreserban dauden eskaerek jasotzen ahalko dute dirulaguntza, bederatzigarren klausulako d) atalean aipatzen den ordenan, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

4. Dirulaguntza emateko ebazpenean ezarriko den dirulaguntzaren zenbatekoa izanen da gastu diruz lagungarri justifikatuaren %80 gehienez, honako muga hauekin:

–A1 LERROA:

  • Mila biztanle arteko udalerrietan: 10.000 euro.
  • Mila biztanletik gorako eta hamar mila biztanle arteko udalerrietan: 14.000 euro.
  • Hamar mila biztanletik gorako udalerrietan: 16.000 euro.

–A2 LERROA:

  • Dirulaguntza emateko ebazpenean ezarriko den dirulaguntzaren zenbatekoa 5.000 euro izanen da gehienez.

–B LERROA.

Dirulaguntza emateko ebazpenean ezarriko den dirulaguntzaren zenbatekoa 40.000 euro izanen da gehienez.

  • Biztanlegune bakarra duten udalerriek aurkezten ahalko dute inbertsio-jarduketa bakarra.
  • Gehienez ere bost biztanlegune dituzten udalerriek aurkezten ahalko dituzte gehienez bi inbertsio-jarduketa gune desberdinetan.
  • Bost biztanlegune baino gehiago dituzten udalerriek aurkezten ahalko dituzte gehienez hiru inbertsio-jarduketa gune desberdinetan.

5. Dirulaguntzak banatzeko prozedura honako hau izanen da:

Dirulaguntza puntuazioaren arabera emanen da, handienetik txikienera, oinarri hauetan zehaztutako irizpideen arabera eta aurrekontu erabilgarria agortu arte. Baldin eta ez badago azken entitate onuradunari bere aurrekontuaren %80 emateko behar beste kreditu, emanen zaio erabilgarri gelditzen den zenbatekoa.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea: epea eta eskatutako baldintzak frogatzea.

Eskaera alkateak edo toki-korporazioko buruak sinatu beharko du, eta hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Nahitaez telematikoki aurkeztuko dira dokumentazio guztia eta laguntzen eskaera, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko (www.nafarroa.eus) zerbitzu-katalogoko fitxaren bidez. Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki behar da.

Tokiko Hiri Agenda (A1 LERROA) egiteko, eskaerarekin batera II. ERANSKINEKO erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak egiteko (A2 LERROA), eskaerarekin batera, haien beharraren justifikazio teknikoa aurkeztu beharko da, bai eta Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintza batekin edo batzuekin duten loturaren azalpen arrazoitua ere (X. ERANSKINA). Gainera, eskaerarekin batera, XII. ERANSKINEKO erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana garatzeko inbertsioak egiteko (B LERROA), eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Zer proiektu edo ekintzatarako eskatzen den dirulaguntza, haren memoria teknikoa; honako informazio hau jasoko du, gutxienez:

  • Justifikazioa.
  • Helburuak. Tokiko estrategiekiko lotura.
  • Ekintzak.
  • Kronograma.
  • Espero diren emaitzak.
  • Aurrekontua: gastuaren kontzeptuak zehaztuta.

–VI. ERANSKINA: Proiektu edo ekintzaren oinarrizko fitxa deskribatzailea.

–VII. ERANSKINA: Zer kontzepturengatik jaso nahi den puntuazioa, kontzeptu horien justifikazio-fitxa; atal bakoitzak hogeita hamar hitz izanen ditu gehienez.

–VIII. ERANSKINA: Erantzukizunpeko adierazpena.

Zortzigarrena.–Ebaluazio organoa.

Balorazio batzorde tekniko batek ebaluatuko ditu eskaerak, eta kide hauek izanen dira batzorde horretan:

Batzordeburua: Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, edo hark eskuordetza ematen dion langilea.

Idazkaria: Lurraldearen Zerbitzu Juridiko-administratiboko zuzendaria, edo hark eskuordetza ematen dion langilea.

Batzordekidea: Lurralde Plangintzaren eta Parte-hartzearen Ataleko burua, edo hark eskuordetza ematen dion langilea.

Egokitzat joz gero, balorazio batzorde teknikoak eskatzen ahalko du aurkeztutako eskaeren xedeko gaietan adituak diren teknikariek parte hartzea.

Bederatzigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

a) Eskaera jasota, Lurralde Plangintzaren eta Parte-hartzearen Atalak egiaztatuko du ea oinarri hauetan aipatzen den dokumentazio guztia aurkeztu den. Dokumentazio guztia aurkeztu ez bada, interesdunari eskatuko zaio akatsa zuzen dezala hamar egun balioduneko epean, errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta adieraziko zaio ezen, zuzentzen ez badu, ondorioztatuko dela eskaerari uko egiten diola.

b) Balorazio batzorde teknikoak txosten arrazoitua eginen du proiektu bakoitzari emandako puntuazioei buruz.

c) Aurreko oinarrian ezarritako batzorde teknikoak oinarri arautzaile hauetan adierazitako irizpide, modu eta lehentasunen araberako ebaluazioa egin ondotik, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du, eta, horrekin batera, txosten bat, non adieraziko baitu entitate onuradunek betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko baldintza guztiak. Horrez gainera, zerrenda bat ere prestatuko du, baldintzak ez betetzeagatik edo aurrekontuko mugengatik deialditik kanpo gelditzen direnekin.

d) Dirulaguntzak eman edo ukatuko dira Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren ebazpen arrazoituaren bidez. Laguntzak lehentasun-ordenaren arabera emanen dira, aurrekontu erabilgarria agortu arte.

Dirulaguntza guztiak eman ondotik, partidaren batean aurrekonturik izanez gero, zer partidatan geratu diren eskaerak dirulaguntzarik gabe, partida horri esleitzen ahalko zaio aipatu partidako aurrekontu erabilgarria, baldin eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

Justifikazioa aurkezteko epea amaitu baino lehen entitate onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio, zer entitate ez diren heldu diruz laguntzen ahal den gehieneko kopurura dagokion partidan, entitate horiei esleitzen ahalko zaie uko egin duten entitateei zuzendutako zenbateko hori, lortutako puntuazio-ordenaren arabera.

Era berean, dirulaguntzak ordaindu ondotik geratzen diren kreditu gerakinak esleitzen ahalko zaizkie, hala badagokio, lortutako puntuazioaren arabera diruz laguntzen ahal den gehienekora heldu ez diren eskaerei.

e) Prozeduraren gainean ebazteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epea berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Hamargarrena.–Entitate onuradunaren betebeharrak.

Laguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Proiektua egitean haren edukia edo kostua aldatzea dakarten gorabehera guztien berri ematea, gertatzen diren unean, idatziz, Lurralde Kohesiorako Departamentuari. Aldaketa horrek ez dio konpromisorik ekarriko Foru Komunitateko Administrazioari, salbu berariaz bere gain hartzen badu. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak onetsi beharko ditu, idatziz, proiektuaren edukiaren edo moduaren aldaketa guztiak.

b) Organo emailearen egiaztapenak onartzea, baita kontrol organo eskudunek egiten ahal duten beste edozein egiaztapen eta kontrol finantzario ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

c) Jasotako dirulaguntzaren kobrantza kontabilitate edo erregistro liburuetan erregistratzea eta diru horren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

d) Benetan parte hartzeko eskubidea gauzatzea.

e) Lursailak eta ondasun naturalak eskuratuz gero, eta eraikinak eta bestelako eraikuntzak eskuratu, eraiki eta eraberrituz gero, zer helburutarako ematen den dirulaguntza, helburu horretarako erabiltzea hogeita bost urtez, laguntza ordaintzeko ebazpena ematen den egunetik aurrera.

f) Eskurapenen kasuan, ondasun higiezinaren erosketa justifikatzea, erosketaren eskritura publikoa egitea eta egoki den erregistro publikoan inskribatzea.

g) Tokiko Hiri Agenda egiteko laguntzen onuradun diren entitateek (A1 LERROA), aurrekoez gain, tokiko laguntza batzordea sortzeko konpromisoa. Batzorde horretan parte hartuko dute agenda egiten duten toki-entitateen ordezkariek, agenda egiteko lan teknikorako kontratatutako enpresen ordezkariek eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren ordezkariek. Tokiko laguntza batzordeak gutxienez bost bilera eginen ditu, helburu hauekin:

1. Kontratatutako enpresa, abiapuntuko dokumentua eta lan-plana aurkeztea.

2. Jasangarritasun-diagnostikoa aurkeztea, baliozkotzeko.

3. Esparru estrategikoa aurkeztea, baliozkotzeko.

4. Tokiko ekintza-plana eta adierazleak aurkeztea, baliozkotzeko.

5. Azken dokumentua aurkeztea, baliozkotzeko.

Hamaikagarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpideak.

Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

1. Tokiko Hiri Agenda egiteko (A1 LERROA).

Balorazio-irizpideak:

  • Lehenik, Tokiko Agenda egin gabe duten udalei emanen zaie dirulaguntza.
  • Talde horren barruan, lehentasuna emanen zaie despopulatze-arriskuan dauden udalerriei eragiten dieten agendei, arriskuaren intentsitatearen arabera.
  • Gero, tokiko ekintza- eta jarraipen-plan zaharrenak dituzten entitateei emanen zaie dirulaguntza.
  • Aurreko irizpideen baturan berdintasunik izanez gero, lehentasuna izanen dute biztanle gehien duten udalerrien agendek.

2. Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak egiteko (A2 LERROA).

Balorazio-irizpideak:

  • A1 LERROAK izanen du lehentasuna, A2 LERROAREN aldean.
  • Lehenik eta behin, tokiko ekintza-plana garatzeko duten interesa baloratuko da, oinarri hartuta X. ERANSKINEAN aurkeztutako justifikazio teknikoa.
  • Bigarrenik, lehentasuna emanen zaie tokiko jasangarritasunean eragin handiena duten azterlan edo lan teknikoei.

3. Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak egiteko (B LERROA).

a) Balorazio-irizpideak: 90 puntu gehienez.

Atal bakoitzean zero puntu emanen da baloraziorik merezi ez badu, puntu bat balorazio txikia badu, bi puntu balorazio ertaina badu, eta hiru puntu balorazio handia badu.

1. Lurralde- eta paisaia-ingurunean integratzen da.

2. Natura-, kultura-, hiri- edo paisaia-ondarea hobetzen du.

3. Azpiegitura berde edo urdinak hobetzen ditu.

4. Hiri-berroneratzea bultzatu eta eremu narriatuak hobetzen ditu.

5. Hiri-trinkotasuna eta -oreka sustatzen ditu.

6. Konplexutasun funtzionala eta erabilera-aniztasuna bultzatzen ditu.

7. Hiri-ingurunearen segurtasuna hobetzen du.

8. Zarata eta haren ondorioak murriztu eta/edo prebenitzen ditu.

9. Eremu publikoen kalitatea eta irisgarritasuna hobetzen ditu.

10. Klima-aldaketara hobeki egokitzea eta horren aurrean erresilienteagoa izatea eragiten du.

11. Berotegi-efektuko gasen isurpenak murrizten ditu.

12. Energia-efizientzia eta energia aurreztea bultzatzen ditu.

13. Ur-kontsumoa optimizatu eta/edo murrizten du.

14. Hondakinak murriztu eta/edo birziklatzea bultzatzen du.

15. Hurbileko hiria sustatzen du.

16. Garraiobide jasangarriak sustatzen ditu.

17. Natura txertatzen du hiri-eremuan eta ibiltzeko egokiak diren kaleetan.

18. Aukera-berdintasuna bultzatzen du generoaren, adinaren eta desgaitasunaren ikuspegitik.

19. Gizarte-kohesioa eta elkartzeko eta bizikidetzarako guneak sustatzen ditu.

20. Zahartze aktiboaren aldeko ekintzak eta bizimodu osasungarriak sustatzen ditu.

21. Inplikazioa eta onura, despopulatze-arriskuari dagokionez.

22. Tokiko produktibitatea bultzatu eta enplegua sortzen du.

23. Turismo adimendun eta kalitatezkoa sustatzen du.

24. Ezagutzaren gizartearen eta hiri adimendunen garapenaren alde egiten du.

25. Berrikuntza digitala sustatu eta arrakala digitala murrizten du.

26. Soluzio teknikoaren berrikuntzaren eta ikuspegi-originaltasunaren mailagatik nabarmentzen da.

27. Eraginagatik eta eraldatzeko gaitasunagatik nabarmentzen da.

28. Tokiko ondare immateriala sustatzen du.

29. Entitate publiko eta pribatuak inplikatzen ditu, eta parte-hartze komunitarioa dago erabakiak hartzeko orduan.

30. Lankidetza-sareetako kide da.

b) Aparteko puntuazioa: 5 puntu, gehienez.

Aparteko 5 puntu emanen zaizkie alderdiotan nabarmentzen diren bi proiektuei:

  • Proposamenik onena, parte-hartze prozesuari eta gardentasunari dagokienez.
  • Proposamenik onena, lurraldean duen inpaktuagatik eta bizi-kalitatea hobetzen duelako.

Hamabigarrena.–Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

1. Tokiko Hiri Agenda egiteko (A1 LERROA).

2026ko azaroaren 27a baino lehen, entitate onuradunek Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Plangintzaren eta Parte-hartzearen Atalean aurkeztu beharko dute dokumentazio hau:

  • Gastuen eta ordainketen zerrenda, toki-entitateko idazkariak ziurtatua edo, bidezkoa bada, kontu-hartzaileak ziurtatua, eta, horrekin batera, egindako gastu eta ordainketak frogatzen dituzten fakturak edo bestelako frogagiriak.
  • Tokiko Hiri Agendaren dokumentu osoa, III. ERANSKINEAN eta IV. ERANSKINEAN zehazten den bezala.
  • V. ERANSKINA beteta eta sinatuta: beste laguntza batzuei buruzko adierazpena.
  • XI. ERANSKINA beteta eta sinatuta: Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legean eta Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean hornitzailea efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatzeari buruz ezarritako preskripzioak betetzeari buruzko adierazpena.
  • Publizitate-betebeharra betetzen dela frogatzeko agiria, 21. oinarrian ezartzen den bezala.

2. Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak egiteko (A2 LERROA).

2026ko azaroaren 27a baino lehen, entitate onuradunek Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Plangintzaren eta Parte-hartzearen Atalean aurkeztu beharko dute dokumentazio hau:

  • Gastuen eta ordainketen zerrenda, toki-entitateko idazkariak ziurtatua edo, bidezkoa bada, kontu-hartzaileak ziurtatua, eta, horrekin batera, egindako gastu eta ordainketak frogatzen dituzten fakturak edo bestelako frogagiriak.
  • Egindako azterlanaren edo proiektuaren dokumentu osoa.
  • V. ERANSKINA beteta eta sinatuta: beste laguntza batzuei buruzko adierazpena.
  • XI. ERANSKINA beteta eta sinatuta: Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legean eta Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean hornitzailea efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatzeari buruz ezarritako preskripzioak betetzeari buruzko adierazpena.
  • Publizitate-betebeharra betetzen dela frogatzeko agiria, 21. oinarrian ezartzen den bezala.

3. Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak egiteko (B LERROA).

Dirulaguntzaren xede diren inbertsioak bukatu ondotik, eta, betiere 2026ko azaroaren 27ra arte, entitate onuradunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan.:

  • Egindako jardueraren memoria, emaitzen adierazleak barne (gutxienez 2 adierazle).
  • Egindako ekintzak erakusten dituzten argazkiak (gutxienez 3 argazki).
  • Jarduerak aurrera eramatean editatutako material grafikoa, halakorik bada.
  • Egindako gastuen eta ordainketen zerrenda, udaleko idazkariak edo, bidezkoa bada, kontu-hartzaileak ziurtatua, eta, horrekin batera, egindako gastua eta ordainketa frogatzen duten ziurtagiriak, fakturak edo bestelako frogagiriak. 600 eurotik beherako zenbatekoa duten fakturetarako, eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta behar bezala frogatzen bada, zuzenbideak onartutako edozein bitartekoren bidez.
  • V. ERANSKINA beteta eta sinatuta: beste laguntza batzuei buruzko adierazpena.
  • XI. ERANSKINA beteta eta sinatuta: Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legean eta Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean hornitzailea efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatzeari buruz ezarritako preskripzioak betetzeari buruzko adierazpena.
  • Publizitate-betebeharra betetzen dela frogatzeko agiria, 21. oinarrian ezartzen den bezala.

4. Hiru lerroetarako (A1 LERROA, A2 LERROA eta B LERROA), toki-entitateko idazkariaren edo kontu-hartzailearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, zeharkako zergak (BEZa) berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren baieztatzeko.

Gainera, gastuaren eta ordainketaren zenbatekoa emandako zenbatekoa baino txikiagoa bada, zati proportzionalean gutxituko da dirulaguntzaren zenbatekoa. Ordainketa aurretiaz egin bada, aldeari dagokion zenbatekoa itzuliko da.

Justifikazio-dokumentazioa epez kanpo aurkezten bada, emandako dirulaguntza galduko da, edo, ordainketa aurreratu bada, itzuli eginen da.

Hamahirugarrena.–Ordainketa.

Hamabigarren oinarrian eskatzen den dokumentazioa azterturik, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari. Horrekin batera, entitate onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea izateko bete beharreko betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

Hamalaugarrena.–Ordainketa aurreratua.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, kasu honetan bakarrik eginen dira emandako dirulaguntzaren ordainketa aurreratuak: baldin eta justifikatzen bada funtsak behar direla dirulaguntzaren helburuak betetzeko.

Ordainketa aurreratua eskatzeko, baliatu beharko da IX. ERANSKINEKO inprimakia. Emandako dirulaguntzaren %100aren ordainketa aurreratua egiteko baldintza izanen da eskaerarekin batera txosten arrazoitu bat aurkeztea funtsak behar direla behar bezala justifikatzeko.

2026ko azaroaren 27ra arteko epea izanen da dirulaguntza aurreratuak justifikatzeko.

Hamabosgarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

a) Tokiko Hiri Agenda egiteko (A1 LERROA).

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak izanen dira, bakar-bakarrik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo parte-hartze prozesuei buruzko alderdiak finantzatzen dituzten partikularren (Espainiakoak nahiz nazioartekoak) dirulaguntzekin.

b) Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak egiteko (A2 LERROA) eta tokiko ekintza-planetako eta esparru-dokumentuetako inbertsioak egiteko. (B LERROA).

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste dirulaguntza batzuekin, izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanak, beste administrazio publiko batzuek emanak, beste erakunde publiko edo pribatuek batzuek emanak nahiz partikularrek emanak, Espainiakoek nahiz nazioartekoek.

A1 eta A2 LERROETAN nahiz B LERROAN, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, entitate onuradunak jakinarazi beharko du, V. ERANSKINA behar bezala bete eta sinatuta, beste dirulaguntza batzuk lortu dituela helburu bererako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluaren d) apartatuak ezarritakoa betez; halaber, jakinarazi beharko dio beste edozein diru-sarrera edo finantzaketa lortu duela, halakorik bada, diruz lagundutako jarduketa ez dadin gainfinantzatua izan.

Hamaseigarrena.–Efizientzia eta ekonomia hornitzaileen kontratazioan.

Entitate publikoak direnez, lanak kontratatzeko orduan Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea bete beharko da.

Hamazazpigarrena.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

Ebazpen honetan eskatutako baldintzak eta hartutako konpromisoak bete ezean, dirulaguntza galduko da edo itzuli egin beharko da, eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

Diru-itzulketei, arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, jarraikiko zaio Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari.

Hemezortzigarrena.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legea aplikatzea.

Oinarri hauetan aurreikusita ez dauden gaietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko da.

Hemeretzigarrena.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri hauek ez dute administrazio bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute eskumena duen jurisdikzio-ordenari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Hogeigarrena.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Deialdi honetan ezarritako laguntzen onuradun diren entitateen zerrenda argitaratuko da Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus), bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluarekin.

Hogeita batgarrena.–Onuradunen betebeharrak publizitateari dagokionez.

Proiektuan edo ekintzan erakutsi beharko da proiektua Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatuta dagoela.

Egindako parte-hartze eta zabalkunde ekintzek ageriko toki batean jasoko dute jarduera Nafarroako Gobernuak kofinantzatu izanaren aipamena. Udal-webgune bat edukiz gero, argitalpenaren esteka emanen da. Ez badago, egindako publizitatearen proba (Nafarroako Gobernuaren logotipoa edo finantzaketaren erreferentzia agertzen den iragarki-taula, sare sozialak, prentsa, buletina, etab.).

II. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, TOKIKO HIRI AGENDA (A1 LERROA) EGITEKO DIRULAGUNTZA ESKATU DUEN ENTITATEARENA

II. eranskina tramiteen katalogoan dago:

https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/subvencion-agenda-urbana-local-2026

III. ERANSKINA.–TOKIKO HIRI AGENDA EGITEKO PROZEDURA (A1 LERROA)

Tokiko Hiri Agenda udal-gogoeta bat eta tokiko jarduketa-estrategia bat da, helburu duena adostasun bidez ezarritako jasangarritasun-helburuak lortzea.

Tokiko Hiri Agenda hauek egitean datza:

1. Jasangarritasun-diagnostiko bat edo udalaren egungo egoera jasangarritasunaren funtsezko alderdiei dagokienez.

2. Esparru estrategikoa edo lortu nahi diren helburuen definizioa.

3. Ekintza-plan edo ibilbide-orri bat, ekintzak ezartzen joateko modu ordenatuan.

4. Tokiko Hiri Agendaren ebaluazioa eta jarraipena denboran monitorizatzeko plan bat.

Nafarroako Tokiko Hiri Agendarako, Espainiako Hiri Agenda hartzen da erreferentzia metodologiko eta lan-eskema gisa (IV. ERANSKINA).

Tokiko Hiri Agenda egiteko gida bat egiten ari dira, udalei laguntzeko agenda egin eta ezartzeko prozesuan. Era berean, Tokiko Hiri Agendaren lan-fase bakoitzerako materialak prestatzen ari dira, eta tokiko laguntza batzordearen bilerek balioko dute materialak trukatzeko eta horiek lantzeko modua definitzeko.

Metodologia berbera izanen da udalerri guztientzat, baina lurralde bakoitzak egokituko du lekuaren ezaugarrietara, berezitasunetara eta lehentasunetara. Homogeneizazio metodologikoaren helburua da ahaleginak batzea eta Nafarroako Foru Komunitatearen jasangarritasunaren jarraipena egin ahal izatea udal-jarduketen bilakaera monitorizatzearen bidez.

Tokiko ekintza-plana bi formatutan aurkeztuko da. Hona hemen:

1. Txosten betearazlea, non prozesua, helburuak eta ekintzak azaldu beharko baitira.

2. Taula formatua; Nafarroako Gobernuak horretarako ematen duena bete beharko da.

Tokiko laguntza batzordeak baliozkotuko ditu bai lan-plangintza eta bai prestakuntza-prozesuaren ondoriozko agiriak. Honako hauek osatuko dute batzordea gutxienez:

–Toki-entitatearen ordezkari bat.

–Nafarroako Gobernuaren ordezkari bat.

–Kanpoko laguntzaren edo enpresaren ordezkari bat.

Azkenik, udalerriko dagokion organoak ofizialki onetsiko du Tokiko Hiri Agenda.

Parte-hartzea: lurraldera egokituta ezarriko dira parte hartzeko prozedurak, bermatu dadin herritarrek parte hartzen dutela agenda egiteko prozesuan.

Lehen tokiko laguntza batzordeak baliozkotuko duen lan-planean honako hauek ezarriko dira:

–Parte hartzeko foroen eta foku taldeen gutxieneko kopurua.

–Egin beharreko elkarrizketen gutxieneko kopurua.

–Proposatutako galdeketak.

–Tokiko agenda prestatzeko informazio iturriak.

–Komunikazio plana eta herritarrek parte hartzeko motibazioa.

IV. ERANSKINA.–TOKIKO HIRI AGENDAREN ESKEMA OROKORRA - ARDATZAK ETA HELBURUAK (A1 LERROA)

(Espainiako Hiri Agendaren ereduan oinarritua)

1.–Lurraldea, paisaia eta biodibertsitatea.

Lurraldea antolatzea, eta lurraren arrazoizko erabilera egin, kontserbatu eta babestea:

1.1. Lurzorua antolatzea inguruko lurraldearekin bat etorrita.

1.2. Natur eta kultur ondarea zaindu eta hobetzea, eta paisaia babestea.

1.2.1. Natur ondarea zaindu eta hobetzea.

1.2.2. Kultur ondare materiala, immateriala eta linguistikoa zaindu eta hobetzea.

1.3. Azpiegitura berde eta urdinak hobetzea, eta haiek testuinguru naturalari lotzea.

2.–Hirigintza eta populatze eredua.

Hiri barreiadura saihestea eta gaur egun ditugun hiriak bizkortzea.

2.1. Hiriaren trinkotasuna zein oreka eta oinarrizko zerbitzuen hornidura sustatzen dituen hiri-eredua zedarritzea.

2.2. Funtzio konplexutasuna eta askotariko erabilerak bermatzea.

2.3. Espazio publikoen kalitatea eta irisgarritasuna bermatzea.

2.4. Hiriko ingurumena hobetzea eta kutsadura murriztea.

2.5. Hiria berroneratzea sustatzea.

2.6. Eraikinen kalitatea eta jasangarritasuna hobetzea.

2.7. Zarata eta haren ondorioak prebenitu eta murriztea.

2.8. Hirigintza osasungarria sustatzea.

2.8.1. Ibiltzeko egokiak diren kaleak.

2.8.2. Natura hiri-esparruan sartzea.

2.8.3. Elkartzeko eta bizikidetzarako guneak.

3.–Klima-aldaketa.

Klima-aldaketaren inpaktuak prebenitu eta murriztea, eta erresilientzia hobetzea.

3.1. Ekintza klimatikoa administraziotik (Klima eta energia jasangarrirako ekintza-planeko 1. ildoa).

3.2. Energia efizientzia eta energia berriztagarria (Klima eta energia jasangarrirako ekintza-planeko 2. ildoa).

3.3. Mugikortasun jasangarria eta zero emisio (Klima eta energia jasangarrirako ekintza-planeko 3. ildoa).

3.4. Klima-aldaketara egokitutako hirigintza (Klima eta energia jasangarrirako ekintza-planeko 4. ildoa).

3.5. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa eta ekonomia zirkularraren sustapena (Klima eta energia jasangarrirako ekintza-planeko 5. ildoa).

3.6. Natur ingurunea, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza-sektorea (Klima eta energia jasangarrirako ekintza-planeko 6. ildoa).

3.7. Uraren kudeaketa integrala (Klima eta energia jasangarrirako ekintza-planeko 7. ildoa).

3.8. Klima-aldaketarekin lotutako gaixotasunen eta osasun-ondorioen prebentzioa (Klima eta energia jasangarrirako ekintza-planeko 8. ildoa).

4.–Baliabideen kudeaketa jasangarria eta ekonomia zirkularra.

Baliabideen kudeaketa jasangarria egitea eta ekonomia zirkularra laguntzea.

4.1. Energiari dagokionez efizienteagoak izatea, eta energia aurreztea.

4.2. Uraren kontsumoa optimizatu eta murriztea.

4.3. Materialen zikloa sustatzea.

4.3. Hondakinak murriztea eta birziklatu daitezen erraztea.

5.–Mugikortasuna eta garraioa.

Hurbiltasuna eta mugikortasun jasangarria laguntzea.

5.1. Hurbileko hiriaren alde egitea.

5.2. Garraiobide jasangarriei bultzada ematea.

5.3. Eskualdeko irtenbideak mugikortasunerako eta zerbitzuetarako.

6.–Kohesio soziala eta aukera berdintasuna.

Kohesio soziala sustatzea eta ekitatea bilatzea.

6.1. Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren arriskua gutxitzea hiri-ingurune behartsuetan.

6.2. Aukera berdintasunean aurrera egitea generoaren, adinaren, jatorriaren eta gaitasunaren ikuspegitik.

6.3. Emakumeen eta nesken ahalduntzea bultzatzea arlo guztietan.

6.4. Despopulatzearen aurka egitea, baita landa-eremua hiri-eremuaren mendekotzat hartzearen aurka ere.

7.–Hiri-ekonomia.

Tokiko ekonomia bultzatu eta laguntzea.

7.1. Tokiko produktibitatea, enplegu sorkuntza eta jarduera ekonomikoen dinamizazioa eta dibertsifikazioa bilatzea.

7.2. Turismo jasangarri eta kalitatezkoa sustatzea, bai eta tokiko ekonomiarako giltzarriak diren sektoreak ere.

8.–Etxebizitza.

Etxebizitza eskuratzea bermatzea.

8.1. Etxebizitza parke bat egon dadila sustatzea, egokia eta arrazoizko prezioan.

8.2. Etxebizitza eskuratzeko aukera bermatzea, batez ere, kolektibo zaurgarrienei.

9.–Aro digitala.

Berrikuntza digitala bideratu eta sustatzea.

9.1. Ezagutzaren gizartearen alde egitea eta hiri adimendunen (smart cities) garapenean aurrera egitea.

9.2. Administrazio elektronikoa sustatzea eta eten digitala murriztea.

9.3. Herritar guztiei eta lurralde guztian orokortzea zerbitzu digitaletarako eskubidea.

10.–Tresnak.

Esku-hartzerako tresnak eta gobernantza hobetzea.

10.1. Arau- eta plangintza-esparru eguneratua, malgua eta sinplifikatua lortzea, kudeaketa ere hobetuko duena.

10.2. Emakumeen eta gizonen berdintasuna zeharka txertatzea esku hartzeko eta gobernantzarako tresna guztietan.

10.3. Herritarren parte-hartzea eta gardentasuna ziurtatzea eta gobernantzaren alde egitea maila guztietan.

10.4. Tokiko gaikuntza sustatzea eta finantzaketa hobetzea.

10.5. Hiri arloko prestakuntza- eta sentsibilizazio-kanpainak diseinatzea eta abian jartzea, bai eta informazioa trukatu eta zabaltzekoak ere.

10.6. Eskualdea ezartzea eremu egoki gisa esku-hartzearen eta gobernantzaren garapen eta plangintzarako, batez ere landa eremuan.

10.7. Ekintza-planaren tokiko mailari eustea, errazagoa izan dadin ulertzea, aplikatzea eta parte hartzea.

Eranskin horiek tramiteen katalogoko fitxan daude:

https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/subvencion-agenda-urbana-local-2026

V. ERANSKINA.–Beste laguntza batzuei buruzko adierazpena.

VI. ERANSKINA.–Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak egiteko dirulaguntzak. (B LERROA).

VII. ERANSKINA.–Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak egiteko aurkezten diren ekintzak baloratzeko irizpideak (B LERROA).

VIII. ERANSKINA.–Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak egiteko dirulaguntzak (B LERROA).

IX. ERANSKINA.–Ordainketa aurreratuaren eskaera.

X. ERANSKINA.–Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak egiteko justifikazioa (A2 LERROA).

XI. ERANSKINA.–Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legea eta Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legea betetzearen adierazpena.

XII. ERANSKINA.–Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak egiteko dirulaguntzak (A2 LERROA).

Iragarkiaren kodea: F2605987