93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldatzea 1. poligonoko 626. lurzatiaren kalifikazio juridikoa, eta soberako lurzati gisa sailkatzea. Jendaurrean jartzea

Martzillako Udalak, 2026ko martxoaren 26an, espediente bat ireki du Martzillako 1. poligonoko 626. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko. Helburua da soberako lurzati gisa sailkatzea, gero zuzenean erosteko mugakideei.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok kontsultatu eta aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea).

Martzillan, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2606351