2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Deialdia, herrietako festak egiteko dirulaguntzak emateko 2026an. Laburpena
DDBN kodea: 901600.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/901600).
Leozko Udaleko alkatearen apirilaren 16ko 57. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, herrietako festak egiteko laguntza ekonomikoak emateko 2026an.
Lehena.–Onuradunak.
Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.
Bigarrena.–Xedea eta helburuak.
Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, herrietako festak egiteko 2026an.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak argitaratu ziren 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29an; bertan kontsultatzen ahal dira.
Laugarrena:
Gehienez 29.000 euro izanen da zenbatekoa.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Programaturiko azken ekitaldia amaitu eta hilabetera bitarte.
Iratxetan (Leotz), 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2606209