2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, egin daitezen beste hizkuntza batzuetako kanpamentuak 2026ko udan. Laburpena
DDBN kodea: 901007.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/901007).
Xedea: deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzen xedea da neurri batean finantzatzea beste hizkuntza batzuetan (gaztelania eta euskara salbu) egiten diren kanpamentuetan parte hartzeak sortzen dituen gastuak (kanpamentuak osorik izan behar dira hizkuntza horietan), jarraituz espedientean dauden oinarri arautzaileei.
Laguntzetarako gehieneko aurrekontua: 2.000 euro.
Laguntzak eskatzeko epea: irailean, Lizarrako Udaleko Erregistroan, edo legeak aurreikusten dituenetarik edozeinetan.
Onuradunak: Lehen Hezkuntzako edo Bigarren Hezkuntzako ikasleak, baldin eta Lizarran erroldatuta badaude.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Hezkuntza Batzordean.
Eskatzaile bakoitzak 200 euroko laguntza jasotzen ahalko du gehienez, eta jasotako kopuruak ez du inola ere gaindituko egindako gastu osoaren %40. Baldin dirulaguntzen zenbateko osoa handiagoa bada Udalaren aurrekontuan deialdirako erreserbatutako diru kopurua baino, Udalak eskura duen zenbatekoa hainbanatzen ahalko du, deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta dirulaguntzen onuradun direnen artean.
Lizarran, 2026ko apirilaren 23an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2606161