2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko 2026ko udako euskarazko kanpaldietarako. Laburpena
DDBN kodea: 901027.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/901027).
Xedea: deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzen xedea da neurri batean finantzatzea euskara hutsez egiten diren kanpaldietan parte hartzeak sortzen dituen gastuak, espedientean dauden oinarri arautzaileei jarraituz.
Laguntzetarako gehieneko aurrekontua: 2.000 euro.
Laguntzak eskatzeko epea: irailean, Lizarrako Udalaren erregistroan, edo legeak jasotzen dituenetarik edozeinetan.
Onuradunak: Lehen Hezkuntzako edo Bigarren Hezkuntzako ikasleak, D ereduko ikasleak eta Lizarran erroldatuak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.
Eskatzaile bakoitzak 125 euroko laguntza jasotzen ahalko du gehienez, eta jasotako kopuruak ez du inola ere gaindituko egindako gastu osoaren %40. Dirulaguntzen zenbateko osoa Udalaren aurrekontuan deialdirako erreserbatutako diru kopurua baino handiagoa baldin bada, Udalak eskura duen zenbatekoa hainbanatzen ahalko du deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta dirulaguntzen onuradun direnen artean.
Lizarran, 2026ko apirilaren 23an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2606159