2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 594. lurzatian. Behin betiko onespena
Corellako Udalak, 2026ko apirilaren 17an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
IKUSIRIK:
1.–Ikusirik Rafael Arrizabalaga Lizarragak, Isaac Ciordia Rincón ordezkatuz, 2025eko irailaren 30ean aurkeztutako idazkia (sarrera-erregistroa: 2025/3905), non eskatzen baita xehetasun-azterketa bat izapidetzeko, Corellako 1. poligonoko 594. lurzatian.
2.–Gobernu Batzarrak 2025eko azaroaren 28an hartutako erabakia, hasiera batez onesten duena aipatutako xehetasun-azterketa.
3.–Espedientea jendaurrean paraturik (2025eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 18koa), inork ez du haren gaineko alegaziorik aurkeztu.
4.–2026ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ean, argitara eman zen Lorategi Hiriari buruzko ordenantzaren behin betiko onespena.
Kontuan harturik arkitektoaren txostena eta udal honetako idazkariarena, espedientean baitaude.
Kontuan harturik uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Foru Legea.
Kontuan harturik Hirigintza Batzordeak, 2026ko otsailaren 11n eginiko bilkuran, aldeko txostena eman zuela.
Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da,
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Rafael Arrizabalaga Lizarragak, Isaac Ciordia Rincón ordezkatuz, aurkeztutako xehetasun-azterketa (sarrera-erregistroa: 2025/3905), zeinaren eremua baita Corellako 1. poligonoko 594. lurzatia.
Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei helaraztea.
Corellan, 2026ko apirilaren 22an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2606065