93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2026ko kanpainarako laguntzen eskaera bakarra egiteko, 2023-2027ko NPEPEren eskualde mailako zenbait esku-hartzetarako, eta patata hazi ziurtatuen ekoizleei estatuko laguntza emateko, nekazaritza jarduera horri eusteko muga naturalak dituzten eremuetan. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 901649.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak ezartzen du beharrezkoa dela estatu bakoitzak NPEren plan estrategiko bat egitea, menu komun batetik hautatutako esku-hartzeak (edo neurriak) jasotzeko. Izan ere, erregelamendu horrek arauak ezartzen ditu Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoetarako (NPEren plan estrategikoak) laguntzari buruz, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen baita, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen ditu.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduak, NPEren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoak, 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen du.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2117 (EB) Erregelamenduak honako erregelamendu hauek aldatzen ditu: 1308/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritzako produktuen merkatu antolakunde erkidea sortu zuena; 1151/2012 (EB) Erregelamendua, nekazaritzako eta elikadurarako produktuen kalitate araubideei buruzkoa; 251/2014 (EB) Erregelamendua, mahastizaintza eta ardogintzako produktu urrinduen adierazpen geografikoen definizioari, deskripzioari, aurkezpenari, etiketatzeari eta babesari buruzkoa; eta 228/2013 (EB) Erregelamendua, nekazaritzaren sektorean neurri espezifikoak ezartzen dituena Batasuneko eskualde ultraperiferikoen alde.

Batzordearen 2022ko abuztuaren 31ko azken C (2022) 6017 Betearazpen Erabakiaren bidez, Espainiak aurkeztutako Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027ko Plan Estrategikoa (NPEPE) onartu zen. Espainiako NPEren Plan Estrategikoak Nekazaritza Politika Erkidea lurralde nazional osoan aplikatzeko eredu bateratua ezartzen du.

Abenduaren 23ko 30/2022 Legeak Nekazaritza Politika Erkidea (NPE) kudeatzeko sistema eta lotutako beste gai batzuk arautzen ditu.

Estatuak zenbait errege dekretu onetsi ditu, NPEren esku-hartze sektorialetan aplikatu beharreko arauak jasotzeko eta hura aplikatzeko beharrezkoak diren alderdiak arautzeko: zuzeneko ordainketen bidezko esku-hartzeak aplikatzeko arauak, baldintza komunak eta eskaera bakarra; jasangarritasunerako oinarrizko errentarako laguntza eskubideen sistema; baldintzazkotasun indartuaren eta sozialaren erregulazioa; kudeaketa- eta kontrol-sistema integratua; eta Europako nekazaritza-funtsen gobernantza:

–1045/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko errentarako laguntza eskubideei buruzkoa.

–1046/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, NPEPEren gobernantza arautzen duena.

–1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, NPEPEren esku-hartzeak eta NPEren beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena.

–1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketa gisako esku-hartzeen eta baldintza komunen ezarpenaren aplikazioari eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskaera bakarraren arautzeari buruzkoa.

–1049/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, baldintzazkotasun indartua eta baldintzazkotasun soziala aplikatzeko arauei buruzkoa.

–1054/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien informazio-sistema, nekazaritzako ustiategien erregistro autonomikoa eta nekazaritzako ustiategien koaderno digitala arautzen dituena.

–147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, NPEPEren esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta 2023-2027 aldian NPE Espainian aplikatzearekin lotutako hainbat alderdi arautzen dituzten zenbait errege dekretu aldatzen dituena.

Nafarroan NPEPEren esku-hartzeen kudeaketari buruzko bestelako araudia onartu da:

115E/2025 Foru Agindua, apirilaren 11koa, foru agindu hau aldatzen duena: 37/2024 Foru Agindua, apirilaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana; honen bidez ezartzen da araubide orokorra landa garapenerako laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko (NPEPE 2023-2027) zenbait esku-hartzeri dagozkion ingurumen- eta klima-arloko konpromisoetarako eta kudeaketarako beste hainbat konpromisotarako.

22/2025 Foru Agindua, urriaren 13koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berezitasunak ezartzen baitira zuzeneko ordainketen bidezko esku-hartzeen kudeaketan, Nafarroako Foru Komunitateko 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan.

NPEPEren bidez, landa garapenari laguntzeko neurriak onetsi ziren, bai autonomia erkidegoek bultzatutakoak, bai estatuaren eskumenekoak. Beraz, planak programazio dokumentu bakar batean biltzen ditu iraganeko aldietan landa garapenerako programa autonomikoetan banatuta zeuden neurriak.

Nafarroako Foru Komunitateak 262.714.926,62 euroko gastu publikoa sartu du bigarren zutabean. Zenbateko horretatik, 173.835.559,62 euro Nafarroako Gobernuak jarriko ditu, eta 88.879.367 euro LGENFk.

Nafarroako Gobernuaren 2023ko ekainaren 14ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearentzako 2023-2027 aldirako NPEren Plan Estrategikoan jasotako bigarren zutabearen (LGENF funtsa) urte anitzeko esparrua ezarri zen.

Nafarroako Gobernuak 2023ko abenduaren 13an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari 2024tik 2029ra bitarteko ekitaldiei dagokien urte anitzeko gastuaren konpromisoa hartzeko.

Nafarroako Gobernuak, 2024ko abenduaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko 2025etik 2029ra bitarteko ekitaldietarako, 2023-2027ko NPEPEren eskualdeko esku-hartze batzuetarako eta azukre-erremolatxaren laborantzarako de minimis araubideko estatuko laguntzarako.

Nafarroako Gobernuak, 2026ko martxoaren 11n hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko: 2027tik 2029ra bitarteko ekitaldiei dagokiena, Nekazaritza Ekologikoko NPEPEren eskualdeko esku-hartzerako; eta 2027ko ekitaldiari dagokiona, muga naturalak edo berariazko beste muga batzuk dituzten eremuetarako laguntzetarako.

Nekazaritza ekologikoaren esku-hartzeari dagokionez, 2024-2028 deialdiaren gainerako aldiko konpromisoak luzatzeko aukera ematen da, apirilaren 11ko 115E/2025 Foru Aginduaren 6. artikuluaren 1. puntua aplikatuta –konpromisoak handitzeari eta luzatzeari buruzkoa–, betiere hasierako konpromisoa gutxienez % 10ean gainditzen badu.

Foru agindu horretan honako hauen emakida eta ordainketen deialdia egiten da:

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduan, 2023-2027ko NPEPEri buruzkoan, jasotzen diren eskualdeko esku-hartzeei dagokienez:

1.–2026. urtekoa ordaintzea oihaneztatzeko eman ziren eta konpromisoak indarrean dituzten laguntzetarako.

2.–2026. urtekoa ordaintzea 2023-2027 aldirako emandako laguntza hauetan:

–Biodibertsitaterako erlezaintza.

–Animalien ongizatea.

3.–2024-2028rako emandakoa handitzea, gelditzen den aldirako, laguntza hauetan:

–Nekazaritza ekologikoa.

4.–2026. urtekoa ordaintzea 2024-2028 aldirako emandako laguntza hauetan:

–Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea.

–Balio natural handiko ebakitzeko belardiak.

–Estepa-hegaztientzako lugorriak.

–Hazitarako patataren ingurumen nekazaritzako ekoizpena.

–Agrosistema mediterraneo jasangarriak.

–Nafarroako arraza autoktonoak.

–Abeltzaintza sistema jasangarriak.

–Nekazaritza ekologikoa.

–Biodibertsitaterako erlezaintza.

5.–2026. urtekoa ordaintzea 2025-2029 aldirako emandako laguntza hauetan:

–Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea.

–Balio natural handiko ebakitzeko belardiak.

6.–Laguntzak ematea eta 2026. urtekoa ordaintzea muga naturalak edo berariazko beste muga batzuk dituzten eremuetarako.

7.–Laguntza hauek berriz ematea, 2026-2028 aldirako, eta 2026. urtekoa ordaintzea:

–Nekazaritza ekologikoa.

Estatuko laguntzei dagokienez:

1.–Patata hazi ziurtatuak ekoizteko Estatuaren laguntza ematea eta ordaintzea, muga naturalak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 13. artikuluak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek edozein unetan bereganatzen ahalko dutela beren mendeko administrazio organoek ebatzi ohi duten edo eskuordetu duten gai baten gaineko ardura. Horrenbestez, beharrezkoa da nire gain hartzea deialdi honen eskumena, Departamentu honetako bi zuzendaritza nagusiri eragiten baitie.

Horrenbestez, nahitaezko txostenak ikusirik eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia izanik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Nire gain hartzea foru agindu honetan sartzen diren deialdiak onesteko eskumena, eta foru agindu hau onesteko prozedurari jarraipena ematea.

2. 2026ko kanpainarako zuzeneko laguntzen eskaera bakarraren deialdia egitea, abenduaren 27ko 1045/2022, 1046/2022, 1047/2022, 1048/2022 eta 1049/2022 errege dekretuen arabera.

3. Honako deialdi hauek onestea:

3.1. 2023-2027ko NPEPEren eskualdeko esku-hartzeak:

3.1.1. 2026. urtekoa ordaintzea oihaneztatzeko eman ziren eta konpromisoak indarrean dituzten laguntzetarako.

3.1.2. 2026. urtekoa ordaintzea 2023-2027 aldirako emandako laguntza hauetan:

–Biodibertsitaterako erlezaintza.

–Animalien ongizatea hegazti-hazkuntzarako.

3.1.3. 2026. urtekoa ordaintzea 2024-2028 aldirako emandako laguntza hauetan:

–Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea.

–Balio natural handiko ebakitzeko belardiak.

–Estepa-hegaztientzako lugorriak.

–Hazitarako patataren ingurumen nekazaritzako ekoizpena.

–Agrosistema mediterraneo jasangarriak.

–Nafarroako arraza autoktonoak.

–Abeltzaintza sistema jasangarriak.

–Nekazaritza ekologikoa.

–Biodibertsitaterako erlezaintza.

3.1.4. 2024-2028rako emandakoa handitzea, gelditzen den aldirako, laguntza hauetan:

–Nekazaritza ekologikoa.

3.1.5. 2026. urtekoa ordaintzea 2025-2029 aldirako emandako laguntza hauetan:

–Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea.

–Balio natural handiko ebakitzeko belardiak.

3.1.6. Laguntza hauek 2026-2028 aldirako ematea eta 2026. urtekoa ordaintzea:

–Nekazaritza ekologikoa.

3.1.7. Laguntzak ematea eta 2026. urtekoa ordaintzea muga naturalak edo berariazko beste muga batzuk dituzten eskualdeetarako.

3.2. Patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzak, muga naturalak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko. 2026ko kanpainako laguntza eskaera eta urteko ordainketa.

4. 8.100.000 euroko gastua baimentzea, 2027ko aurrekontuaren 710001 71200 4700 414215 partidaren ("NPEPE LGENF 2023-2027. Eskualdeko esku-hartzeak. Muga naturalak edo berariazko beste muga batzuk dituzten eremuak") kargura edo horren baliokide baten kargura, kreditu egokia eta nahikoa badago.

Baimendutako kredituari gehieneko zenbateko hauek gehitzen ahalko zaizkio, programa bereko aurrekontu kredituen kargura, 2027ko ekitaldiko aurrekontu orokorretan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezarritako baldintzekin bat, eta aurrekontuetan behar adina diru badago.

KOD.

LERROA

2027KO ZENBATEKO
GEHIGARRIA

6613

Muga naturalak edo bestelako muga espezifikoak dituzten eremuetarako laguntzak

1.620.000

5. Urtean 400.000 euroko gastua baimentzea, Nekazaritza Ekologikoaren eskualdeko esku-hartzearen laguntzak emateko 2026tik 2028ra bitartean, 2027tik 2029ra bitarteko ekitaldietako gastuen aurrekontuaren 710001 71200 4700 414211 aurrekontu-partidaren kargura ("NPEPE LGENF 2023-2027. Produkzio ekologikoko neurriak"), edo horretarako gaitzen den aurrekontu baliokidearen kargura, betiere honako kreditu egoki eta nahikoa egonez gero:

KOD.

LERROA

2027

2028

2029

GUZTIRA

6503

Nekazaritza ekologikoa

400.000

400.000

400.000

1.200.000

Baimendutako kredituak handitzen ahalko dira, 2027tik 2029ra arteko ekitaldietako aurrekontu orokorretako programa bereko aurrekontu-kredituen kargura, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezartzen diren baldintzekin bat etorriz, baldin aurrekontuan krediturik badago. Gehitzen ahal diren zenbatekoak, gehienez, hauek dira:

KOD.

LERROA

2027KO ZENBATEKO GEHIGARRIA

2028KO ZENBATEKO GEHIGARRIA

2029KO ZENBATEKO GEHIGARRIA

GUZTIRA

6503

Nekazaritza ekologikoa

80.000

80.000

80.000

240.000

6. 120.000 euroko gastua baimentzea 2026ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "Hazitarako patataren ekoizpenaren sustapena" izeneko 710000 71200 4701 412102 partidaren kargura, patata hazi ziurtatuaren ekoizleentzako 2026ko laguntzen deialdirako, muga naturalak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko.

7. 300.000 euroko gasturako baimena ematea, 2026ko gastu-aurrekontuko "Hitzarmena entitate laguntzaileekin NPEren laguntza eskaera bakarrak izapidetzeko" izeneko 710001 71200 2276 414204 partidaren kargura, edo horretarako gaitutako partida baliokidearen kargura, kreditu egoki eta nahikoa egotearen baldintzapean. Horren helburua da laguntzaile gisa izendatutako entitateei 25 euroko konpentsazioa ematea azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduaren I. eranskinaren 1. artikuluaren 1. puntuaren a) letran aipatzen diren laguntzen espediente bakoitzeko, baldin eta 2026an izapidetu badituzte Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren kontura, azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

8. Dirulaguntzen deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.

9. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

10. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko apirilaren 22an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

F2606215

Iragarkiaren kodea: