93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, Zarikiegiko 10. poligonoko 341. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak 2026ko apirilaren 27an emandako 163/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa egitea Zarikiegiko katastroko 10. poligonoko 341. lurzatian, Leonor Veiga Gilek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2606264