2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Laburpena, deialdi publiko batena; horren bidez banakako laguntzak esleituko dira mugikortasun arazoak dituztenei, ordezko garraiobide irisgarria emateko, 2026an
DDBN kodea: 900972.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/900972).
Oltza Zendeako Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2026ko apirilaren 20ko 156/2026 Ebazpenaren bitartez, onetsi zuen dirulaguntza deialdi bat, banakako laguntzak esleitzeko mugikortasun arazoak dituztenei, ordezko garraiobide irisgarria emateko 2026rako.
Lehena.–Onuradunak.
Oltza zendeako bizilagunak, mugikortasun arazoak dituztenak.
Bigarrena.–Xedea eta helburuak.
Oinarri hauek xede dute garraio egokitu bat (taxia) erabiltzeko laguntza ematea desgaitasunak eta mugitzeko zailtasunak dituztenei, baldin hiriko garraio kolektiboa ezin erabili badute, sartzeko zailtasunak direla eta. Helburua da Oltza zendeako herritarren joan-etorriak erraztea, batez ere Iruñerako eta eskualdeko beste herri batzuetarako.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako kuota, guztira, 700,00 euro izanen da.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekia.
Oltza zendean, 2026ko apirilaren 23an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2606158