93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, xede izanik lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egitea (gobernuz kanpoko erakundeek, instituzioek, fundazioek eta/edo elkarteek). Laburpena

DDBN kodea: 900966.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/900966).

Alkatetzaren apirilaren 22ko 166/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen dirulaguntzen deialdi publiko bat, 2026ko aurrekontutik, xedea izanik lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egitea (gobernuz kanpoko erakundeek, instituzioek, fundazioek eta/edo elkarteek).

Lehena.–Onuradunak:

Dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte deialdiaren 3. puntuan adierazitako baldintzak betetzen dituzten gobernuz kanpoko elkarteek, instituzioek, fundazioek edota erakundeek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen barnean, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu dirulaguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko elkarte, fundazio edota erakundeei, baldin eta egiten badituzte, Nafarroan, genero berdintasunarekin, osasunarekin, elkartasunarekin eta interes sozialarekin lotutako proiektuak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/?x=0McvuQN9Km9ZzMI3dxAVvA

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota, guztira, 8.300,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2026ko apirilaren 23an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2606149