93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, deialdi batena; horren bidez dirulaguntzak emanen dira garapen bidean diren herrialdeetan egiteko lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak (garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek, instituzioek, fundazioek edota elkarteek)

DDBN kodea: 900940.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/900940).

Alkatearen 2026ko apirilaren 20ko 155/2026 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita deialdi publiko bat, dirulaguntzak emateko, garapen bidean diren herrialdeetan egiteko lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak (gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteentzat), 2026ko aurrekontutik.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartzen ahalko dute garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek eta horien proiektuek, baldin eta deialdi honi erantsitako oinarrietako baldintzak betetzen badituzte, eta jarduera egiten badute Garapenerako Laguntzarako Batzordearen herrialde onuradunen zerrendako kideetako batean.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen barnean, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu dirulaguntzak emanen zaizkie irabazi-asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei, egin ditzaten lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak, garapen bidean diren herrialdeetako herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko; bai herrialdean bertan proiektuak gauzatuz, bai herrialde horietako pertsonekin gure komunitatean jarduerak eginez, barnean dela pasadizoan diren pertsonekin edo pertsona lekualdatuekin lan egitea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/info.0

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 6.000,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2026ko apirilaren 23an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2606147