93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, 2026-2027 ikasturtean ikastetxeetan jateko prestazio ekonomikoa emateko. Laburpena

DDBN kodea: 901124.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/901124).

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2026ko apirilaren 23an egindako bilkuran.

Onuradunak eta xedea:

Deialdi honen xedea da arautzea gizarte-zerbitzuen arloko dirulaguntzak emateko prozedura, norgehiagokako araubidean, Burlatan erroldaturik eta bertan bizi diren familiendako, ikasleak eskola-jantokira joan daitezen, baldin 2026-2027 ikasturtean ikasten ari badira Burlatako ikastetxeetan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan edo Lehen Hezkuntzan.

Burlatako ikastetxeetako jantokietan bazkaltzeko prestazio ekonomikoak Burlatako biztanleriaren halako sektore batendako dira; ez dira, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta gizarte eta ekonomiaren aldetik zailtasunak dituzten familiendako.

Deialdiaren finantzaketa:

Deialdirako xedaturiko zenbatekoa 210.000,00 euro da, 2026ko eta 2027ko ekitaldien artean banaturik, "Eskola-jantokiaren bidezko laguntzak" izeneko 23110 4890000 partidaren kargura.

Zenbateko hori handitzen ahalko da, 2025-2026 ikasturteko deialdia erregularizatzearen ondoriozko kopuruarekin, aurretiaz baimena emanik organo eskudunak.

Jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 210 bis artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), dagokion aurrekontu kreditua izan aurretik ere hasten ahal dira Nafarroako toki-erakundeak gastu espedienteak izapidetzen, espedienteok zein ekitalditako aurrekonturi egotziko zaizkion, ekitaldi horretan bertan nahiz aurrekoan. Aurreratzen den gastu hori izapidetzeko, eta, kasua bada, hura adjudikatzeko edo ebazteko, baldintza etengarria izanen da behar den kreditua izatea.

Kontuan hartuta familia-unitate bakoitzaren errenta maila eta kide kopurua, familiek dagokion taulan ezarritako zenbatekoak jasoko dituzte ikasle eta egun bakoitzeko. Taula hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko apirilaren 23an onetsitako deialdian dago jasota ("Deialdi publikoa, ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, 2026-2027 ikasturtean).

Aurkezteko epeak:

Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko maiatzaren 18tik ekainaren 12ra (biak barne).

Argibide gehiago, Udalaren web-orrian: https://www.burlada.es/eu/.

Burlatan, 2026ko apirilaren 23an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2606165