2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Deialdi publikoa, dirulaguntzak eman daitezen jarduerak egiteko, euskara sustatzeko, zabaltzeko eta normalizatzeko, guraso elkarteetan, ikastetxeetan eta kultur elkarteetan, 2026an. Laburpena
DDBN kodea: 900985.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa dirulaguntzen datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/900985).
Burlatako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, Burlatan euskararen erabilera sustatzeko, zabaltzeko edota normalizatzeko ekintzak bultzatzea proposatzen du.
Hori ikusita, Burlatako Udalak deialdi honetan aurreikusitako jarduerak egiten dituzten guraso elkarteei, ikastetxeei eta kultur elkarteei dirulaguntzak ematea sustatzen du, norgehiagoka-erregimenean.
Testu honetan arautzen ez den guztiari dagokionez, eskatzaileak Burlatako Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorrari (2021eko abuztuaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 18. zenbakian argitaratua) eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrari lotuko zaizkio.
Deialdi honen helburua eta xedea euskararen erabilera sustatzea da, Burlatako kultur elkarte, guraso elkarte eta ikastetxeei dirulaguntzak emanez Burlatan euskararen erabilera sustatu, zabaldu edota normalizatzeko.
Jarduera hauek lagunduko dira diruz:
–Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.
–Euskararen erabileraren aldeko motibazio eta sentsibilizaziora bideratutako jarduerak.
–Euskarazko tokiko argitalpenak eta hedabideak.
–Euskarazko literatura eta euskarazko irakurzaletasuna zabaltzea helburu duten jarduerak.
Eskabideak aurkezteko epea eta tokia:
Eskaerak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira:
https://sedeelectronica.burlada.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=9553
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko irailaren 1etik azaroaren 15era bitartekoa izanen da.
Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
Udalak 16.000 euro erabiliko ditu 33500 4890002 ACTIV Y APRENDE EUSKERA: ACTIV EUS aurrekontu-aplikazioaren konturako dirulaguntza horiek emateko. Indarrean dagoen aurrekontutik, hiru laguntza-lerrotan banatuko da dirulaguntza:
1. lerroa.–Guraso elkarteak: 5.333 euro.
2. lerroa.–Ikastetxeak: 5.333 euro.
3. lerroa.–Kultura-elkarteak, 5.333 euro.
Deialdiari eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazio gehiago: www.burlata.eus.
Burlatan, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2606160