2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Deialdia, D ereduko ikasleendako udako euskarazko kanpaldietarako dirulaguntzak emateko 2026an. Laburpena.
DDBN kodea: 900968.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa dirulaguntzen datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/900968).
Deialdiaren xedea: D ereduko ikasleentzat antolatutako euskarazko udalekuetan parte hartzeak eragiten dituen gastuak finantzatzea, zati batean, jolas-, kirol- eta/edo naturarekiko harreman-edukiak proposatzen baitituzte.
Eskatzaileen betekizunak:
a) Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikaslea izatea.
b) D ereduko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan).
c) Deialdia argitaratzen den unean gutxienez urtebetez Burlatan erroldatuta egotea.
Eskabideak aurkezteko epea eta tokia: 2026ko irailaren 15etik 30era.
Eskabideak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira (https://sedeelectronica.burlada.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10107), edo Burlatako Udalaren erregistro orokorrean (Larrañeta plaza z.g., 31600 Burlata) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozeinetan.
Deialdi honetan aurreikusi ez den guztirako, Burlatako Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko da (2021eko abuztuaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 185. zenbakia), Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.
Deialdi osoaren testua herritarren eskura dago www.burlata.eus webgunean eta udal-bulegoetan.
Burlatan, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2606150