93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 72/2026 prozedura laburtuan, administrazioaren isiltasun bidezko ustezko ezespenaren aurka, Probintzietako Errege Abelbidea kalearen egoeraren ondoriozkoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu da, aurretiko administrazio-erreklamazioaren ustezko ezespenaren aurka, administrazioaren isiltasun bidez gertatu baitzen, Berriozarko Probintzietako Errege Abelbidea kalearen egoera dela-eta sortutako ondare-erantzukizuneko prozeduran.

Prozeduran interesa duten guztiak epatzen dira, kodemandatu gisa ager daitezen 72/2026 prozedura laburtuan, Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluari eta harekin bat heldu direnei (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).

Berriozarren, 2026ko apirilaren 29an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2606328