93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

40E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2026an eta 2027ko lehen seihilekoan euskara ikasteko helduentzako laguntzen deialdia. DDBN kodea: 902012.

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak Nafarroako administrazio publikoak premiatzen ditu euskararen presentzia sustatzera gizarteko eremu guztietan, euskara jakiteko eta erabiltzeko eskubidea bermatzeko, baita eskubide hori benetako bihurtzeko tresnak zehaztera ere.

Legezko betebehar hori betetzeko, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak esleituta du helduei euskara irakastera bideratutako laguntzak kudeatzeko eginkizuna, bat etorriz azaroaren 15eko 240/2023 Foru Dekretuan xedatutakoarekin (horren bidez onetsi ziren aipatutako erakunde autonomoaren estatutuak).

Ondorioz, egokitzat jo da 2026an eta 2027ko lehen seihilekoan euskara ikasteko helduentzako laguntzak ematea, norgehiagoka-araubidearen prozedurari jarraikiz.

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat etorriz,

AGINTZEN DUT:

1. 2026an eta 2027ko lehen seihilekoan euskara ikasteko helduentzako laguntzen deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B30002-B3200-4809-334102: Euskara ikasteko helduentzako laguntzak

2026

686.000,00

B30002-B3200-4809-334102: Euskara ikasteko helduentzako laguntzak

2027

600.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, departamentu horretako Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Euskarabideko Euskara Sustatzeko Atalera eta Gai Administratiboak, Langileria eta Azpiegiturak Kudeatzeko Atalera, eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, bidezko ondorioak izan ditzaten.

6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko apirilaren 27an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

I. ERANSKINA.–2026AN ETA 2027KO LEHEN SEIHILEKOAN EUSKARA IKASTEKO HELDUENTZAKO BANAKAKO LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea eta aldia.

Deialdi honen xedea da euskara ikasteko banakako laguntzak arautzea Nafarroako Foru Komunitatean erroldatutako helduentzat.

Laguntzak hiru modalitate hauetarako emanen dira:

–A modalitatea: 2026ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean hasi eta 2026ko irailaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak.

–B modalitatea: 2026ko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi eta 2027ko ekainaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak.

–C modalitatea: 2025eko urrian hasi eta 2026ko ekainaren 31 baino lehen bukatzen diren A1 mailako ikastaroak.

2.–Onuradunak.

2.1. Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak jasotzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoaz gainera, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:

–16 urtetik gorakoak izatea, edo urte naturalean adin hori betetzea. Adingabekoen kasuan, eskaera gurasoek eginen dute, edota adingabekoaren legezko tutoreak.

–Atzerritarren kasuan, Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZa) edo pasaportea izatea.

–Nafarroan erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean.

–Nafarroako Ogasunarekiko ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

–Euskara-ikastaroren batean izena emanda egotea, eta ikastaro horregatik ordainketaren bat egina izatea, gutxienez eman behar den laguntzaren parekoa. Ikastaroak bat etorri beharko du Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailetako batekin, eta ikastaroa ematen duen entitateak baldintza hauek bete beharko ditu: euskara irakastea helburu nagusien artean izatea; beste erakunde akademiko baten sail bat ez izatea; eta helburu horretarako baliabide propioak izatea, bai eta programazio propioa ere.

–1. puntuan deskribatutako hiru modalitateetako batean (A, B eta C modalitateak) matrikulatu izana.

–Gutxienez %80ko asistentzia ziurtatua izatea laguntza jasotzeko, bai aurrez aurreko ikastaroetan, bai autoikaskuntzako ikastaroetan. Eskatzaileek frogatu beharko dute ikastaroetara joan direla. Bestela, baimendu beharko dute ikasten duten zentroaren bidez egin dadin egiaztapena.

2.2. Laguntza horietatik kanpo geldituko dira titulartasun publikoko zentroetako (Zubiarte eta hizkuntza-eskolak) ikasleak, A1 eta A2 mailetan matrikulatutakoak izan ezik. Azken horiek jasotzen ahalko dituzte laguntza hauek.

2.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileek deialdi honetako laguntzak jasotzeko aukera izanen dute honako kasu hauetan, baldin eta ikastaroan parte hartzeak haien lanpostuari eragiten ez badio eta euskara-ikastaroak egiteko dituzten laguntza espezifikoen onuradun ez badira:

–Zentro pribatu homologatuek (AEK, IKA eta bai&by) antolatutako edozein mailatako ikastaroak egitea.

–A1 edo A2 mailako ikastaroak egitea Iruñeko eta Tuterako hizkuntza-eskola ofizialetan eta Zubiarte euskaltegi publikoan.

3.–Aurrekontu-baliabideak eta dirulaguntzen moduluak.

3.1. Deialdi honetara 1.286.000 euro bideratuko dira gehienez; zenbateko horretatik 1.001.000 euro A1 eta A2 mailetako ikasleentzako laguntzetarako izanen dira, eta 285.000 euro gainerako mailetako ikasleentzako laguntzetarako.

Laguntzaren zenbateko osoa hiru modalitatetan banatuko da, eta modalitate bakoitza, berriz, bi taldetan:

–A modalitatea: 60.000 euro, 2026ko gastuen aurrekontuko "Euskara ikasteko helduentzako laguntzak" izeneko B30002-B3200-4809-334102 partidaren kargura.

  • 1. taldea: 25.000 euro A1 eta A2 mailetako ikasleentzat.
  • 2. taldea: 35.000 euro gainerako mailetako ikasleentzat.

–B modalitatea: 1.026.000 euro, honela banatuta: 426.000 euro 2026ko gastuen aurrekontuko "Euskara ikasteko helduentzako laguntzak" izeneko B30002-B3200-4809-334102 partidaren kargura, eta 600.000 euro, berriz, 2027ko gastuen aurrekontuaren barruan horretarako prestatutako partidaren kargura –partida hori 2026ko ekitaldiko "Euskara ikasteko helduentzako laguntzak" izeneko B30002-B3200-4809-334102 partidaren parekoa izanen da–, betiere kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.

  • 1. taldea: 776.000 euro A1 eta A2 mailetako ikasleentzat.
  • 2. taldea: 250.000 euro gainerako mailetako ikasleentzat.

–C modalitatea: 200.000 euro 2025-2026 ikasturteko A1 mailako ikasleentzat, 2026ko gastuen aurrekontuko "Euskara ikasteko helduentzako laguntzak" izeneko B30002-B3200-4809-334102 partidaren kargura. Horren bidez, aurreko deialdiko laguntzaren osagarri bat eskatzeko aukera gaitzen da, A1 mailaren doakotasunean aurrera egiteko, hori baita Nafarroako Gobernuaren aurrekontu-itunean ezarritako helburu bat.

Honako hauek parte hartzen ahalko dute modalitate honetan:

–2025ean eta 2026ko lehen seihilekoan euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzak emateko deialdiaren B modalitatearen 1. taldean (A1 maila) dirulaguntza jaso zutenek osagarri bat eskatzen ahalko dute. Osagarri hori, deialdi horretan esleitutako zenbatekoari gehituta, matrikula gisa ordaindutako zenbateko osoaren berbera izanen da. Horretarako, eskaera bidali beharko dute web-inprimakiaren bidez, edo, bestela, eskaera-inprimakia (III. eranskina).

–2025-2026 ikasturtean A1 mailan matrikulatu ziren eta laguntzarik eskatu ez zutenak. Horretarako, eskaera bidali beharko dute web-inprimakiaren bidez, edo, bestela, eskaera-inprimakia (II. eranskina), bai eta euskaltegiko matrikularen fitxa eta ikastaroa ordaindu izanaren frogagiria ere. Gainerako eskaeretan bezala, Euskarabideak euskaltegiei informazioa eskatuko die pertsona horien ikastaroetako asistentziari buruz, bai eta matrikularen zenbateko osoa ordaindu izanaren ziurtagiria ere.

Laguntzak eman ondotik talderen batean soberako zenbatekoa badago, diru hori erabiltzen ahalko da bai modalitate bereko beste taldean, halakorik bada, bai gainerako modalitateetako taldeetan. Ordena honi jarraituko zaio:

1. Modalitate bereko beste taldean.

2. Hurrengo modalitateko talde berean.

3. Hurrengo modalitateko beste talde batean.

Hori guztia, aintzat hartuz ordena honetan emanen direla laguntzak: C modalitatea, A modalitatea eta, azkenik, B modalitatea.

3.2. Diruz lagunduko diren ikastaroek ezaugarri hauek izanen dituzte:

a) Aurrez aurreko talde estentsiboak eta trinkoak: astean gutxienez 4 eskola-ordu izan behar dituzte, eta ikastaroak gutxienez 30 ordu izan behar ditu.

b) Barnetegiak, udako ikastaroak, eta hiriko ikastaro trinkoak: ikastaro bakoitzeko, gutxienez 10 eskola-ordu.

c) Baliabide telematikoen bidezko irakaskuntza: ikastaro bakoitzak gutxienez 40 lanordu izan behar ditu.

d) Berariazko ikastaroak, eta eskaeraren aniztasunari egokituak; betiere, aurrez aurrekoak eta 40 eskola-ordu baino gehiagokoak behar dute.

3.3. Honako gastu hauek ez dute laguntzarik jasoko: material didaktikoek, joan-etorriek, ostatuak eta mantenuak.

3.4. Laguntzen zenbatekoa modulu hauetan banatzen da, ikastaro motaren eta ordu kopuruaren arabera:

–Ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta udako ikastaroak:

  • 10 ordutik 80 ordura bitarteko ikastaroak: 125 euro gehienez.
  • 81 ordutik 200 ordura bitarteko ikastaroak: 250 euro gehienez.
  • 201 ordutik 270 ordura bitarteko ikastaroak: 350 euro gehienez.
  • 271 ordutik 400 ordura bitarteko ikastaroak: 475 euro gehienez.

–Autoikaskuntzako ikastaroak:

  • 40 ordutik 100 ordura bitarteko ikastaroak: 125 euro gehienez.
  • 101 ordutik 190 ordura bitarteko ikastaroak: 250 euro gehienez.
  • 191 ordutik 400 ordura bitarteko ikastaroak: 350 euro gehienez.

–Berariazko ikastaroak: (C2, espezializatuak edo talde zehatzei zuzenduak):

  • 40 ordutik 100 ordura bitarteko ikastaroak: 250 euro gehienez.
  • 101 ordutik 200 ordura bitarteko ikastaroak: 350 euro gehienez.
  • 201 ordutik 400 ordura bitarteko ikastaroak: 475 euro gehienez.

–A1 eta A2 mailetako ikasleentzako laguntzak matrikularen %100erainokoak izaten ahalko dira. Gehieneko zenbatekoak hauek izanen dira: 815 euro aurrez aurreko ikastaroetarako eta 1.465 euro autoikaskuntzako ikastaroetarako.

Deialdi honetan, ikasturteko ikastaro bat baino gehiagorako laguntza-eskaerak egiten ahal dira. Kasu horietan, batu eginen dira laguntzak.

3.5. Modalitate bakoitzerako behar den epean eta moduan aurkeztutako eskaeren artean banatuko da aurrekontuan aurreikusitako laguntzen zenbatekoa; betiere, deialdiko baldintzak betetzen badira. Eskatutako laguntzen zenbatekoa onetsitako diru kopurua baino handiagoa bada, hainbanaketa eginen da talde bereko eskaeren artean.

3.6. Eskatzaile bakoitzak jasotzen duen diru kopurua ezin izanen da izan dirulaguntza jasotzeko aurkeztu dituen gastuak baino handiagoa.

4.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

4.1. Eskaera, lehentasunez, web-inprimaki bat betez eginen da. Inprimaki hori eskuragarri egonen da Nafarroako Gobernuaren web-atari instituzionaleko tramiteen katalogoko kasuko tramitean. https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/euskara-ikasteko-laguntzak-helduentzat-2026an-eta-2027ko-lehen-seihilekoan.

4.2. Inprimaki telematikoa erabiltzen ez bada, II. eranskineko inprimakia bete eta dagokion dokumentazioarekin batera entregatzen ahalko da Nafarroako Gobernuaren erregistro- eta arreta-bulegoetan, 39/2015 Legean ezarritako beste edozein lekutan edo posta-bulego batean. Azken kasu horretan, posta ziurtatu bidez bidaliko da eskaera, hona: Euskarabidea, Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua, Paulino Caballero 13, Iruña, 31002.

4.3. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Web-inprimakia, edo, bestela, eskaera-inprimakia (II. eranskina).

–Matrikularen fitxa, non gutxienez datu hauek jasoko baitira: ikastaroaren hasiera- eta bukaera-datak, ordu kopurua, maila, ikasketa-zentroa, ikastaro mota (aurrez aurrekoa edo autoikaskuntza), ikastaroaren prezioa, eta eskaera egin arte ordaindu den zenbatekoa.

–Diruz lagundutako ikastaroari dagokion ordainketa osoa edo ordainketaren zati bat egin izanaren frogagiria. Ordainketa zatika egiten bada, eskatzaileak ikastaroa amaitu baino lehen aurkeztu beharko ditu gainerako frogagiriak, salbu eta euskaltegiari ikastaro amaierako ziurtagiri bat emateko ahalmena ematen badio, pertsona horrek ikastaro horri dagozkion ordainketak egin dituela egiaztatzeko.

–Honako ziurtagiri hauek erantsi beharko dira baldin eta eskaeran informazio hori egiaztatzeko baimenik eman ez bazaio Euskarabideari:

  • Errolda-ziurtagiria.
  • Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzen duten agiriak.

4.4. Eskaerak aurkezteko epea honako hau izanen da modalitate bakoitzerako:

–A modalitatea: 2026ko ekainaren 15ean hasi eta abuztuaren 31n bukatuko da.

–B modalitatea: 2026ko irailaren 1ean hasi eta azaroaren 3an bukatuko da.

–C modalitatea: 2026ko maiatzaren 15ean hasi eta ekainaren 15ean bukatuko da.

Ikastaro baterako baino gehiagorako laguntza eskatuz gero, nahikoa da dokumentazio guztia eskaera bakar batean bidaltzea, modalitateak errespetatuta.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak kontsultatu eta egiaztatuko du eskaeran jasotako informazioa, kontrakorik adierazi ezean.

4.5. Modalitate bakoitzeko eskaerak berrikusi ondotik, kasuan kasuko zerrendetan argitaratuko dira onetsitako eta baztertutako eskaerak.

4.6. Eskaerak aurreko oinarrietan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio hamar egun naturaleko epean akatsak zuzentzeko edo agindutako agiriak aurkezteko. Halaber, adieraziko zaio hori egin ezean eskaerari uko egin diola ulertuko dela, eta esleipeneko ebazpenean inguruabar hori adieraziko da.

4.7. Ikastaroa bukatzean, Euskarabideak ziurtagiriak eskatuko dizkie euskaltegiei, eskatzaileak ikastarora joan direla eta matrikula osorik ordaindu dutela egiaztatzeko.

5.–Dirulaguntzen ebazpena eta ordainketa.

5.1. Prozeduraren instrukzioa Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuak eramanen du. Hark modalitate bakoitzerako ebazpen proposamena eginen du baloraziorako batzorde teknikoaren ebaluazioa aztertu ondotik.

5.2. Baloraziorako Batzorde Teknikoa arduratuko da eskaerak ebaluatzeaz; haren kide izanen dira Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuaren titularra, batzordeburu izanen dena, Euskara Sustatzeko Ataleko burua eta laguntzen deialdiaren ardura duen teknikaria, idazkari izanen dena. Batzordearen irizpena loteslea izanen da.

5.3. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu. Onartutako eskaerak kontuan hartuta, onuradun bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da, deialdi honen hirugarren oinarriari jarraikiz. Zenbateko horri doikuntzak egiten ahal zaizkio azkenean, egiazko datuen arabera eta deialdi honen hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera. Ebazpena Nafarroako Gobernuaren eta Euskarabidearen web-orrietan argitaratuko da, hurrengo zazpi egun naturalean.

–Modalitate bakoitzean eskatutako laguntzen baturak onartutako guztizko zenbatekoa gainditzen badu, betiere ezin bada egin oinarri arautzaile hauen 3.1 oinarrian aurreikusitako talde eta moduluen arteko diru-sarreren transferentzia, hainbanaketa eginen da dagokion modalitateko eskaera guztien artean.

5.4. Laguntza-deialdi honetako modalitate bakoitzeko eskaerak ebatzi ondotik, dagozkien zenbatekoak ordainduko zaizkie bigarren oinarriko baldintzak betetzen dituzten eskaerei.

–B modalitateari dagozkion laguntzak bi zatitan ordainduko dira: lehena abenduan, eta bigarrena ikastaroa bukatutakoan.

–Eskatzaile bakoitzak jasotzen duen diru kopurua ezin izanen da izan dirulaguntza jasotzeko aurkeztu dituen gastuak baino handiagoa.

–Ikastaro baterako baino gehiagorako emandako laguntzak batera ordainduko dira.

6.–Onuradunen betebeharrak, jarraipena eta dirulaguntzen gaineko kontrola.

Laguntza hauen onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte beti:

6.1. Administrazioak eskatzen ahal dizkien agiriak aurkeztu beharko dituzte, haien egiazkotasuna frogatzeko, eta, betiere, entitate emaileak egiten dituen egiaztatze jarduketak onartu beharko dituzte.

6.2. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

6.3. Edozein administraziok edo erakunde publikok zein pribatuk helburu bererako emandako beste laguntza batzuen berri emanen diote Euskarabideari, baldin eta haien guztien batura ikastaroaren prezioa baino handiagoa bada. Kasu horretan, jasotako laguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharko da.

6.4. Edozein inguruabar objektibo zein subjektiboren aldaketaren berri emanen diote Euskarabideari, hura dirulaguntza emateko orduan kontuan hartu bada.

7.–Oinarriak ez betetzea, itzulketak eta arau-hausteak.

7.1. Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Onuradunek kasu hauetan itzuli beharko dute dirulaguntza:

a) Dirulaguntza lortu bada horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo dirulaguntza ematea eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak berak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek (nazionalek edo nazioartekoek) helburu bererako emandako beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jaso izanaren berri ez ematea, eskaera formalizatzen den unean edo, hala badagokio, geroago, baldin eta haien guztien batura ikastaroaren prezioa baino handiagoa bada. Beste dirulaguntza horien berri ez dela eman atzematen bada, eta dagokion zehapen espedientea deusetan galarazi gabe, jasotako laguntza osorik edo zati batean itzuli beharko da.

7.2. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2005 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

8.–Laguntzen bateragarritasuna.

8.1. Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek (nazionalek edo nazioartekoek) emandakoekin. Hala ere, ez dira bateragarriak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak helburu bererako ematen dituenekin.

8.2. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan, bakarrik edo deialdiko epeari egozten ahal zaizkion beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin batuta, diruz lagundutako ikastaroarengatik ordaindutako kopurua baino handiagoa.

8.3. Euskarabideak behar diren egiaztapenak eginen ditu laguntzen bateragarritasunari dagokionez.

9.–Datu-tratamendua.

Eskatzaileen datu pertsonalen tratamendua bat etorriko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoarekin.

10.–Laguntzen publizitatea.

Euskarabideak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko ditu laguntzak emateko ebazpenak; haietan, eskatzaileen zerrenda eta emandako zenbatekoak agertuko dira.

11.–Aplikatu beharreko legeria.

Deialdi hau oinarri hauetan xedatutakoaren arabera arautuko da, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera ere. Halaber, maiatzaren 19ko 161/1988 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan xedatutakoa aplikatuko da, erregelamendu horren bidez arautzen baita laguntzak ematea helduentzako euskararen irakaskuntza sustatzen duten entitate pribatuei.

12.–Administrazio-errekurtsoak.

12.1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

12.2. Era berean, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

ANEXO II.–HELDUEK EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZAK: ESKABIDEA AYUDAS A PERSONAS ADULTAS PARA EL APRENDIZAJE DE EUSKERA: SOLICITUD

Eskatzailearen datuak (datu guztiak derrigorrezkoak dira, helbide elektronikoa izan ezik) /
Datos de la persona solicitante (todos los datos son obligatorios, excepto la dirección electrónica)

Izen-abizenak / Nombre y apellidos:

NAN /AIZ / Pasaportea:

DNI / NIE / Pasaporte:

Telefonoa / Teléfono:

Helbide elektronikoa / Dirección electrónica:

Jaiotze data / Fecha de nacimiento:

Jaiotze herria / Lugar de nacimiento:

IBAN (kontu korrontearen zenbakia, 24 digitu)/ IBAN (número de la cuenta corriente, 24 dígitos):

Adingabe baten izenean aurkeztuz gero erabiltzeko / Para el caso de que se tramite en representación de un/a menor:

Adingabearen izen-abizenak / Nombre y apellidos de la persona menor:

Jaiotze data:

NAN / DNI:

Zentro edo euskaltegia eta dagoen udalerria:

Centro o euskaltegi y localidad en el que se encuentra:

Maila / Nivel:

Ordu kopurua / Total de horas del curso:

Hasiera eguna / Fecha de inicio:

Bukaera eguna / Fecha de finalización:

Ikastaroaren prezioa / Precio del curso:

Orain arte ordaindutakoa / Pagado hasta el momento:

1. Ez dut inolako dirulaguntzarik eskatu ezta jaso ere ikastaro honetarako beste administrazio publiko batzuei, erakunde publiko edo pribatuengandik edo partikularrengandik.

No he obtenido ni solicitado ningún tipo de subvención de otras administraciones públicas, entes públicos o privados o de particulares para este mismo curso de euskera.

2. Euskara ikastaro honetarako beste administrazio publiko, erakunde publiko edo pribatue, edo partikularrengandik dirulaguntza hauek eskatu edo jaso ditut:

He solicitado u obtenido las siguientes subvenciones de otras administraciones públicas, entes públicos o privados o de particulares para este mismo curso de euskera:

Zein entitateri eskatu zaion laguntza (adierazi, nahiz eta oraindik esleitu gabe egon) / Entidad a la que se solicitó la ayuda (indicar aunque todavía no se haya concedido)

Esleitutako diru kopurua / Importe concedido

3. Baimena ematen diot Euskarabideari egiaztatu dezan Nafarroako udalerri batean erroldatuta nagoela, Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzarekiko betebeharrak egunean ditudala eta ikastaroaren bertaratze eta matrikularen ordainketa eskakizunak bete ditudala.

Doy permiso a Euskarabidea para que compruebe los datos relativos a mi empadronamiento en una localidad de Navarra, hallarme al corriente de mis obligaciones con la Hacienda Foral y con la Tesorería de la Seguridad Social y haber cumplido con las condiciones de asistencia al curso y abono de la matrícula.

4. Ez diot Euskarabideari aurrekoak egiaztatzeko baimenik ematen.

No autorizo a Euskarabidea realizar las citadas comprobaciones.

(Kasu horretan, eskatzaileek, eskabide honekin batera, aurkeztu beharko dituzte: erroldatze-­ziurtagiria, Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria; eta A modalitatean 2025ko urriaren 15erako, ala B modalitatean 2026ko uztailaren 15erako euskaltegiak emandako ikastaroaren bertaratze eta ordainketa-­ziurtagiriak.)

(En ese caso, las personas solicitantes deberán presentar, junto con esta solicitud, los correspondientes certificados de empadronamiento, de hallarse al corriente de sus obligaciones con la Hacienda Foral y con la Tesorería de la Seguridad Social; y en la modalidad A para el 15 de octubre de 2025 y en la modalidad B para el 15 de julio de 2026, los certificados de asistencia al curso y abono de matrícula expedidos por el centro.)

5. Administrazio Publikoaren zerbitzura lan egiten dut, baina ez dut inolako ordainik eskatu ikastaro hau egiteko.

Trabajo al servicio de la Administración Pública, pero no he solicitado ninguna contraprestación para la realización de este curso.

.......................................(e)an, ..................ko ...........................-aren .....................(e)an

En ................................... a ........... de ................................ de ........................

Sinadura (eskatzailea, adinez nagusia) / Firmado (la persona solicitante, mayor de edad).

OHARRA: BAZTERTUKO DIRA ZATIKA ALA GAIZKI BETETAKO ESKABIDEAK/ AVISO: SE RECHAZARÁN TODAS LAS SOLICITUDES MAL RELLENADAS O INCOMPLETAS

DATUEN BABESA.Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da datu pertsonalen tratamendu automatizatua eginen dela, eta dagokion fitxategian sartuko direla, eskatutako laguntza izapidetzeko. Halaber, jakinarazten da Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura (Paulino Caballero kalea, 13-31002 Iruña) idazki bat bidaliz eskura ditzakezula datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak.

PROTECCIÓN DE DATOS.De acuerdo con lo establecido en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de datos personales y garantía de los derechos digitales, se informa que los datos personales serán objeto de un tratamiento automatizado e incorporados al correspondiente fichero con la finalidad de tramitación la ayuda solicitada. Asimismo, se informa de que pueden ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición respecto de los datos facilitados mediante escrito dirigido a Euskarabidea-Instituto Navarro del Euskera (calle Paulino Caballero, 13 -31002 Pamplona / Iruña).

ANEXO III.–2025-2026 IKASTURTEKO A1 MAILAKO IKASTAROETARAKO DIRULAGUNTZA OSAGARRIA / SUBVENCIÓN COMPLEMENTARIA PARA CURSOS DE NIVEL A1 DEL CURSO 2025-2026

Eskatzailearen datuak (datu guztiak derrigorrezkoak dira, helbide elektronikoa izan ezik) /
Datos de la persona solicitante (todos los datos son obligatorios, excepto la dirección electrónica)

Izen-abizenak/ Nombre y apellidos:

NAN /AIZ / Pasaportea:

DNI/ NIE / Pasaporte:

Telefonoa / Teléfono:

Helbide elektronikoa / Dirección electrónica:

Adingabe baten izenean aurkeztuz gero erabiltzeko / Para el caso de que se tramite en representación de un/a menor:

Adingabearen izen-abizenak / Nombre y apellidos de la persona menor:

Jaiotze data / Fecha nacimiento:

NAN / AIZ / Pasaportea / DNI / NIE / Pasaporte:

Zentro edo euskaltegia eta dagoen udalerria:

Centro o euskaltegi y localidad en el que se encuentra:

Iragarkiaren kodea: F2606269