2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Deialdia, dirulaguntzak emateko gazteen emantzipazioa errazteko, etxebizitza gastuak ordaintzeko laguntzen bidez (2026). Laburpena
DDBN kodea: 901304.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/901304).
Lehenengoa.–Onuradunak.
Laguntzaren onuradun izan ahalko dira, dagokion eskabidea aurkezteko unean dirulaguntzak arautzen dituen udal-ordenantzan oro har ezarritakoaz gain, deialdi honetako 7. oinarrian ezarritako betekizun espezifikoak betetzen dituzten adinez nagusi diren pertsona fisikoak.
Bigarrena.–Helburua.
Berriozarren gazteek alokatzeko dirulaguntzen deialdiaren helburua da udalerrian erroldatutako gazteek (18-33 urte) alokairuko etxebizitza eskuratzeko erraztasunak izatea, bertan bizitzen jarrai dezaten eta etxebizitza hazten eta garatzen lagun dezaten.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Berriozarren etxebizitza-gastuak ordaintzeko laguntzen bidez gazteen emantzipazioa errazteko dirulaguntzen deialdia (2026).
Laugarrena.–Zenbatekoa.
15.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2026ko abenduaren 15ean amaituko. Eskabideak adierazitako epetik kanpo aurkezten badira, ez dira onartuko.
Berriozarren, 2026ko apirilaren 24an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2606203