2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Barasoaingo (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak 26/2026 Ebazpena eman zuen apirilaren 23an. Hona hemen:
Ikusirik Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpora izanen dela 2026ko maiatzaren 11tik 17ra, biak barne.
Kontuan hartuz zer dagoen xedaturik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan, 47. artikuluan, zeinaren arabera alkateordeei baitagokie alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan, baldin hura kanpoan badago, gaixorik badago edo bere eskudantziak betetzeko ezindurik badago,
EBATZI DUT:
1. Alkatetzaren eginkizun guztiak uztea Udaleko lehen alkateorde Rafaél León Echaideren esku, 2026ko maiatzaren 11tik 17ra, biak barne.
2. Ebazpen honen berri Rafael León Echaideri ematea, baita Udalbatzari ere egiten duen hurrengo osoko bilkuran, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Eskuordetze honen kontra errekurtso hauek aurkez daitezke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Barasoainen, 2026ko apirilaren 23an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.
Iragarkiaren kodea: L2606176