2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Plan partziala, Taxoareko SA Belanbutzu 2 lurzoru urbanizagarriko sektorekoa. Hasierako onespena
Arangurengo Udalak, 2026ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plan partziala, Taxoareko SA Belanbutzu 2 sektorekoa, Arangurengo Udalak berak sustatutakoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Mutiloan, 2026ko apirilaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2606339