93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Labianoko 6. poligonoko 7. eta 8. lurzatietan. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2026ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Labianoko 6. poligonoko 7. eta 8. lurzatietan, Pablo Oiza Ucarrek, Silvia Oteiza Azconak eta María Inmaculada Lana Serranok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2026ko apirilaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2606336