93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, udalaren igerilekuetako udako denboraldiko abonuetarako gizarte laguntzak emateko 2026an. Laburpena

DDBN kodea: 901622.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/901622).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 24an egindako bilkuran, 2026an Antsoaingo Udaleko igerilekuetako udako abonuetarako gizarte laguntzen deialdiaren oinarriak onartu zituen. Deialdiaren oinarriak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan kontsultatu ahal izango dira.

Antsoainen, 2026ko apirilaren 24an.–Alkatea, Marta Dïez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2606235