2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2025-2026 ikasturtean euskara ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako bizilagunentzat. Laburpena
DDBN kodea: 900922.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa dirulaguntzen datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/900922).
Antsoaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 17an egindako bilkuran, 2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako bizilagunentzako dirulaguntzen oinarriak onartu zituen.
Oinarri arautzaileak:
Oinarri arautzaileak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan kontsulta daitezke.
Eskabideak aurkeztea:
Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.ansoain.es), edo aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan (Udaletxeko plaza 1), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 1etik uztailaren 20ra bitartekoa izango da (biak barne).
Antsoainen, 2026ko apirilaren 17an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2606146