93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen familia-langilearen 2 plaza

Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko azaroaren 21eko bilkuran, onetsi zuen deialdi bat egitea, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen familia-langilearen 2 plaza, etxeko laguntza programarako.

Deialdia gauzatuko da jarraikiz aplikatu beharreko araudian xedatuari eta oinarri hauetan ezartzen denari.

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea familia-langilearen 2 plaza, lanaldi partzialekoak, lan-kontratudun finkoen araubidean, ari daitezen Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura.

Halaber, deialdi honen bidez, zerrendak osatu nahi dira, aldi baterako kontratazioak egiteko, prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.

Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

Lanpostuak D mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, jarraikiz uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eginiko sailkapenari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lansarien behin-behineko erregelamendua), eta, orobat, izanen ditu plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak (Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen plantilla organikoa). Beharrezkoa izanen da kontratatzen dena bere kabuz mugitu ahal izatea; hartara, Nafarroako Gobernuak ezarritako kilometro-ordaina jasoko du.

Hautatutakoek bete beharreko eginkizunen artean hauek daude, besteak beste: etxeko laguntza zerbitzua ematea Gizarte Zerbitzua osatzen duten udaletako etxe partikularretan (Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua).

Oinarri hauetan ezartzen ez den orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, hura garatzeko eta betearazteko emandako erregelamendua, eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetara onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa, jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunei. Parte har dezakete, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

–Hamasei urte beteta izatea, eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea, betiere eskatzen diren gainerako baldintzak betez gero.

–Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete beharreko eginkizunetan aritzeko.

–Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea kendua administrazio publikoren baten zerbitzutik.

–Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukitzea Eskola Graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketaren titulua edo balio bereko beste bat, edo titulu hori eskuratzeko egoeran egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

–Honako titulu hauetako bat izatea:

a) Gizarte erakundeetan mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria (SSCS0208 kodea).

b) Etxean laguntza soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria (SSCS0108 kodea).

c) Etxeko laguntzako laguntzailearen profesionaltasun ziurtagiria (SSCS30 kodea).

d) Beste titulazio ofizial edo profesionaltasun ziurtagiri batzuk, hemen jasotakoen baliokideak direnak.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da.

–B1 motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

Aipatu baldintza horiek bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta eutsi egin behar zaie prozedurak iraun bitartean, harik eta Mankomunitateak izendatu arte (Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen plantilla organikoa).

3.–Eskabideak aurkeztea.

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Erregistroan aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak (I. eranskina) (Udalaren plaza 1, 31515, Cadreita, Nafarroa, 9:00etatik 13:00etara) edo egoitza elektronikoan, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak lotu behar zaizkio deialdi honen I. eranskin gisa argitaratutako ereduari, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela baldintza guzti-guztiak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Deialdi honetan eskatzen den titulazioaren fotokopia konpultsatua.

b) Izangaiek alegatutako merezimenduen frogagiriak, deialdi honen zortzigarren oinarriari jarraituz.

c) B-1 motako gidabaimenaren fotokopia.

Desgaitasuna dutenek horren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte, etorkizunean eginen diren deiei begira.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denbora eta baliabideen aldetik, ariketak egiteko, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidean adierazi beharko dute, beste orrialde batean, zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta (halakorik bada) baztertuen behin-behineko zerrenda. Zerrenda argitaratuko da mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Behin-behineko zerrenda Mankomunitatearen iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkeztuz Mankomunitateko erregistro orokorrean (Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea).

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta horiek ebatzirik, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean bertan ezarriko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

Epaimahaiburua: Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua. Erica Sola Mombila.

Ordezkoa: Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea. Berta Pejenaute Prat.

1. epaimahaikidea: Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko koordinatzailea, José Ignacio Pardo Blanco.

Ordezkoa: Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko teknikaria. Eva Marqués Jale.

2. epaimahaikidea: Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko teknikaria. Blanca Andres Íñiguez.

Ordezkoa: Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko teknikaria. Elena Monreal Catalán.

3. epaimahaikidea: Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko teknikaria. Berta Molina Salvatierra.

Ordezkoa: Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte zerbitzuetako teknikaria. Iñigo Lorza Burgaleta.

Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria. Raquel García Pérez.

Ordezkoa: Alesbesko Udaleko idazkaria. M.ª Ángeles Díaz Ramos.

Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, baldin gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizioaldia: 70 puntu.

6.1.2. Oposizioaldian proba bat egin beharko da, egun bakar batean.

6.1.3. Proba idatzi bat, galdera laburrekoa, test motakoa.

6.1.4. Entitatearen webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko da proba(k) egiteko eguna, tokia eta ordua, onartuen zerrenda argitaratzearekin batera.

7.–Lehiaketaldia.

Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta eman ere apartatu bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik.

Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala egiaztatuak, aurreko baremoaren arabera:

Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, eta 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, honela banatuak:

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 3 puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 30 puntu.

8.–Oposizioaldiko gaiak.

Probak gai hauei buruzkoak izanen dira:

1.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, hizpide dituena autonomia pertsonala sustatzea eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea.

2.–Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza.

3.–Familia-langileak etxeko laguntza zerbitzuan: lanaren egitekoak eta ezaugarriak. Etika profesionala, gizarte zerbitzu oinarrizkoen esparruan.

4.–Komunikazioa eta trebetasun sozialak familia-langilearen lanean. Gatazka egoerak maneiatzea. Talde lana gizarte-zerbitzuen esparruan. Familia-langilearen koordinazioa lantaldeko profesionalekin.

5.–Ohitura osasungarriak, nutrizioa eta elikadura, ariketa fisikoa eta loa. Istripuen prebentzioa. Lehen laguntza. Norberaren higienea eta etxebizitzaren garbitasuna. Laguntza teknikoak honako zeregin hauetarako: zainketa pertsonalak, mugikortasuna, elikadura eta etxearen egokitzapena.

15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

6.–Ordenantza, arautzen duena Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (2012ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).

9.–Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.

9.1. Gainditu duten izangaiei dei eginen zaie Mankomunitatean gertatzen diren beharren arabera, jarraikiz deialdi honetan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei.

9.2. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz. Aipatutako estatutua onetsi zen abuztuaren 30eko 21/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak egiaztatuko ditu behar diren zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak.

9.3. Lokalizatuak izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), bai eta helbide elektroniko bat ere. Informazio hori une oro eguneratua eduki behar dute.

9.4. Aldi baterako kontratazioa egin behar denean lanpostu baterako, dei eginen zaio une horretan zerrendako lehen lekuan dagoen izangaiari. Izangai bakoitza lokalizatzeko bi saiakera eginen dira telefonoz bi lanegun jarraitutan, eta dei horien frogak jasoko dira; alegia, eguna, ordua eta inguruabarrak. Telefonozko harremana izateko lehenbiziko saiakerarekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbide elektronikora. Igorpen horretatik egun bateko epean erantzunik lortzen ez bada, eta telefonoz hitz egiterik ere ez bada, zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Izangai batekin harremanetan jarri eta, kontrataziorako eskaintza bat eginik, izangaiak erantzuten ez badu edo uko egiten badio, zerrendako azkeneko postura igaroko da, salbu frogatzen badu arrazoi justifikatuengatik uko egiteko kasu batean dagoela, jarraikiz 10.5 apartatuan xedatutakoari.

Izendapena eginda, toki-erakunde eskatzaileak aldi baterako kontratatuko du proposaturiko izangaia.

Deia eginda kontratu bat onartzen dutenei ez zaie zerrenda bereko beste lanposturik eskainiko, kontratua indarrean den bitartean.

9.5. Honako hauek onartuko dira arrazoi justifikatu gisa, eskainitako lanpostuan kontratatzeari uko egiteko, eta, beraz, ez dute izangaiaren lehentasun ordena aldatuko aldi baterako kontratazioko izangaien zerrendetan:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasun edo aitatasun baimena.

c) Zaindu behar izatea hiru urtetik beherako semea edo alaba, edo hiru urtetik beherako adingabea harrera iraunkorrean hartua edo adoptatua.

d) Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena, adinagatik, istripuagatik edo eritasunagatik.

e) Norberaren ezkontza edo parekatutako egoera, jarraikiz uztailaren 3ko 6/2000 Legeari (lege horrek hizpide du bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoa), baldin eskainitako kontratazio administratiboaren hasiera eguna badago hura eratu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epearen barnean.

f) Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio-araubidekoa edo lan-araubidekoa.

g) Desgaitasunen bat behar bezala aitortua izatea eta gaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren berariazko ezaugarriekin.

Aipatu egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, errefusatu duten lanpostuaren kontratua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta modu fede-emailean frogatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean segituko dute.

Baldin ez bada epe barrenean aurkezten kontratazio eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua frogatzen duen dokumentazioa, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

Uko egiteko arrazoi justifikatua dagoenean, idatziz adierazi beharko dute berriz prest daudela lanean jarduteko, uko egitea ekarri zuen egoera bukatzen den egunetik hasita. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

9.6. Izangaiak honako kasu hauetan geratuko dira deia ekarri duen zerrendatik kanpo:

a) Kontratazio eskaintza onartu eta gero, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu eta horren arrazoia baldin bada beste kontratu bat sinatu dela beste entitate publiko edo pribatu batekin. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu horretan, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

c) Lanpostutik alde egitea.

d) Probaldia ez gainditzea, kontratuan halakorik bada.

e) Izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, urtebeteko epean, nahiz eta behin eta berriz deitu kontratatzeko, hark emandako telefonoen edo helbide elektronikoaren bidez.

9.7. Deia jasotzen duten izangaiek aurkeztu beharko dute behar den dokumentazioa, frogatzeko betetzen dituztela deialdian eskatutako titulazioaren betebeharrak eta bestelakoak, fotokopia konpultsatua aurkeztuz edo, bestela, behar den titulua eskuratzeko pagatu izanaren gordekinarena, hots, eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko pagatu beharrekoa ordaindu dela frogatzen duen gordekinarena. Gidabaimenaren kasuan, kontratuaren egunean indarrean dagoela frogatu beharko da.

9.8. Eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen-prozesutik baztertuko dira, Patronatuko buruaren ebazpen baten bidez, eta galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

10.–Datuen babesa.

2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari jarraikiz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hau ematen zaie aditzera:

–Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea da datuen tratamenduaren arduraduna, hau da, deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Datuen tratamenduaren xedea da langileak hautatzea, eta betetzea Mankomunitateko familia-langilearen postuak.

–Tratamenduaren oinarri juridikoa da betetzea tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion lege-betebeharra (DBEOren 6.1.c artikulua) eta tratamendua beharrezkoa da, orobat, pertsona hautatzetik eratorritako tratamenduetarako, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko, interesdunak eskaturik (DBEOren 6.1.b artikulua).

–Datuak zer helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, eta, orobat, behar den denboran guztian, zehaztu ahal izateko deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela zerrendak argitaratzea, jarraikiz deialdian zehaztutakoari eta maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeari (foru lege horrek hizpide ditu gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona).

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, Mankomunitatearen bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@sedesocial.es). Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

11.–Errekurtsoak.

Interesdunek gizarte-arloko jurisdikzioan aurkaratzen ahal dituzte deialdia, haren oinarriak eta deialdiaren ondoriozko egintzak.

Deialdiaren eta oinarrien kontra (ez du bide administratiboa amaitzen) demanda jar daiteke bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzialdiko Auzitegiko Lan arloko Aferen Atalean, edo, aukeran, bere helbideari dagokion horretan, eta erantsi beharko zaio uko egiteko ebazpenaren kopia, edo administrazio-errekurtsoa jarri izanaren edo ebatzi izanaren (dagokiona) frogagiria, eta, gainera, horren guztiaren kopia gehitu beharko zaio entitate demandatuari, jarraikiz urriaren 10eko 36/2011 Legearen 69.2 artikuluari (Jurisdikzio Soziala arautzen duen Legea).

Oinarrietan aurreikusi gabekoetan, aplikatzekoa izanen da apirilaren 2ko 7/1985 Legea (Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituena); toki-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina (onetsi zen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez); Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina (onetsi zen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez); eta funtzionarioei aplikatu beharreko itunak eta Mankomunitateko langileen hitzarmen kolektiboa; baita lan-kontratudunei aplikatu beharreko arauak ere, jasota baitaude Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean (onetsi zen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez).

Cadreitan, 2026ko apirilaren 17an.–Mankomunitateko burua, Erica Sola Mombila.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA: FAMILIA-LANGILEA, ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUKO PROGRAMARAKO, 2026

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005C_Local_concurso_oposic_E.pdf

Iragarkiaren kodea: L2606172